Borrar
Zaintzadiko arduradunak, Olaia Lasa zinegotzia eta Karmele Antunezfarmazialaria. GOIZARIN
Oiartzun

Bakardadeak Oiartzunen duen eragina ezagutzekogaldetegia prestatu da

Galderak erantzun eta iritzia emateko deia egin die herritarrei

GOIZARIN

Larunbata, 1 urria 2022, 00:03

Comenta

Hautazkoa ez den bakardade egoeran dauden Oiartzungo helduen bizi kalitatea hobetzeko Zaintzadi proiektu publiko-komunitarioa abian jarri du Udalak. Baliabide gutxi dituzten eta inguruko pertsonen laguntza jasotzen ez duten 55 urtetik gorako pertsonen beharrak ezagutu eta hauei erantzuteko esku hartze sozio hezitzailea eta komunitarioa martxan jarriko da, «Oiartzungo eragile eta herritarrak ere prozesuan inplikatuz», adierazi du Olaia Lasa Gizarte Ongizate saileko zinegotziak.

Herriko egoera ezagutzeko

Proiektuaren lehen fasean, «bakardade egoera ez hautatuan bizi diren pertsonen beharrei erantzuteko Oiartzunen ditugun baliabideak, sare komunitarioak, herri dinamikak eta mugak zein diren aztertuko dira», zehaztu du.

Horretarako herriko eragile ezberdinekin biltzen ari dira Garazi Solís eta Aintzane Iribar, proiektuko gizarte hezitzaileak. «Herritarren iritzia ere jaso nahi da, ahalik eta diagnostiko zehatzena egin ahal izateko». Horregatik, etxez etxe banatzen ari den galdetegi laburra betetzeko eskatu die Udalak oiartzuarrei. Anonimoa den galdetegia online ere erantzun dezake nahi duenak, helbide hau erabiliz: https://labur.eus/3eDzj

Erantzunak non utzi

Erantzunak toki ezberdinetan uzteko aukera egongo da urriaren 13a arte: Altzibar, Eroski denda eta auzoko botika; Arragua, auzoko botika; Elizalde, Mari Sol janari denda, Done Eztebe plazako botika, Arraskuelarre kaleko botika, Garmendi okindegia eta banaketako furgoneta, Pili arraindegia eta banaketako furgoneta; Ergoien, Tolare jatetxea; Gurutze, Toki Alai taberna; Iturriotz, Martin harategia; Karrika, Taxi Buseko geltokiko buzoia; Ugaldetxo, Intxixu taberna; beste aukerak, Taxi Busa, Bidez-Bide eta Bidelagun zerbitzuak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bakardadeak Oiartzunen duen eragina ezagutzekogaldetegia prestatu da

Oiartzun: Bakardadeak Oiartzunen duen eragina ezagutzekogaldetegia prestatu da