Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Agustin Lekuona Hirigintza saileko zinegotzia, Altzibar auzoan. GOIZARIN
Oiartzun

Altzibarko erdigunea biziberritzeko lanak martxa «onean» doaz

Urrian bukatzea aurreikusten da eta proiektuak 1.700.000 euroko aurrekontua izan du

GOIZARIN

OIARTZUN.

Larunbata, 8 urria 2022, 00:12

Comenta

Altzibar da herriko bigarren auzo handiena eta azken urte hauetan asko hazi da. Garapen honetara moldatu eta auzoko erdigunea biziberritzea izan da legegintzaldi honetako erronka nagusietako bat Udalarentzat. Horretarako, urbanizazio-lan integrala garatzeko proiektua abian jarri zuen.

«Auzoa berritu eta bizitzeko toki erosoagoa izateaz gain, mugikortasuna hobetu eta oinezkoen irisgarritasuna eta segurtasuna handitu nahi ditu Udalak», azaldu du Agustin Lekuona hirigintza saileko zinegotziak. Duela urte bete hasi ziren obra lanak eta «martxa onean doaz eta Altzibar berria ari da itxura hartzen», gaineratu du.

Hiru izan ziren lehenengo fasean egindako lan nagusiak: Aingeru-Zelai etxadiaren eremuan 105 plazako aparkaleku berria sortu zen eta aparkalekutik Agerrealdera joateko oinezko bide berria ere egin zen. Horrela, Agerrealde eta Olalde oinez lotzeko bide zuzenagoa egin du Udalak. Bestalde, Olalderako sarreran biribilgunea egin zen, errepidearen segurtasuna hobetzeko. Altzibar auzotik Elizaldera igotzeko bidea ere berritu zuen Udalak.

Bigarren fasean, berriz, Altzibarko plaza eta Klarene, Martintxo, Mikelete eta Donepetri kaleko azpiegiturak berritu (ur-hartuneak eta saneamendu sarea aldatu eta argiteria lurperatu), oinezkoentzat bideak egokitu eta errepide guztia asfaltatzen ari da Udala.

Altzibar biziberritzea

Lekuonak azaldu duenez, «legealdi honetako helburu nagusietako bat izan da Altzibar biziberritzea. Gune historikoa zaharkituta zegoen eta bagenuen auzoaren beharrei erantzungo zien proiektu garrantzitsua martxan jartzeko gogoa», azpimarratu du.

«Datozen asteetan bukatuko ditugun lanekin, auzo atseginagoa eta irisgarriagoa izango da Altzibar. Behar dituen azpiegiturak izango ditu. Gainera, hasieran aurreikusita ez zeuden bi gune gehiago ere berritu ditugu: Mikelete eta Done Petri kaleen artean dagoen plaza eta Mikelete 10eko aparkalekua, azken hau bertako bizilagunekin elkarlanean», zehaztu du.

Gainera, «obrek bertako bizilagunei ahalik eta eragin gutxien sortzeko koordinazio lan handia egin behar izan dugu. Azken urte hauetan inbertsio garrantzitsua egin dugu auzoan eta itxura polita hartzen ari da Altzibar».

Frontoi estalia,

Aurrera begira, «frontoi estalia eraikitzeko egitasmoa ere badugu eskuartean. Horrela, auzoaren behar nagusiei erantzuna ematea lortuko dugu», osatu du.

Lanak urrian bukatzea aurreikusten da. Proiektuak 1.700.000 euroko aurrekontua izan du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Altzibarko erdigunea biziberritzeko lanak martxa «onean» doaz

Oiartzun: Altzibarko erdigunea biziberritzeko lanak martxa «onean» doaz