Las diez noticias clave de la jornada
Lekuona eta Lasa zinegotziak Leonet alkatearekin, Altzibarren. GOIZARIN

Altzibar biziberritzeko lanak bukatu dira

GOIZARIN

OIARTZUN.

Domingo, 13 de noviembre 2022, 00:12

Udalak jakinarazi du Altzibar auzoko urbanizazio lanak bukatu dituztela. 2021eko irailean jarri zuen martxan proiektua Udalak, auzoko azpiegitura nagusiak berritu eta irisgarritasuna hobetzeko. «Aparkaleku berri bat eta biribilgune bat egiteaz gain, auzoko erdiguneko hoditeria, argiteria, errepideak eta espaloiak berritu dira», zehaztu du Jexux Leonet alkateak. Azken lan txiki batzuk egiten dabiltzan arren, dagoeneko normaltasunez ibili daiteke auzoko plaza eta inguruetan.

Publicidad

Pasa den asteazkenean, Jexux Leonet alkateak eta Olaia Lasa eta Agustin Lekuona zinegotziek biziberritzea nola gelditu den ikusten izan dira. «Gustura eta pozik» azaldu da alkatea emaitzarekin. Adierazi duenez, «auzoa berritzeko proiektua martxan jartzeko konpromisoa hartu genuen legealdi hasieran eta lortu dugu Altzibarrek behar zuen modernizazioa gauzatzea». Orain auzoa «atseginagoa, urbanoagoa eta irisgarriagoa» dela azpimarratu du.

Oinezkoek lehentasuna

Auzoko plaza eta inguruan autoak ibili daitezkeen arren, «proiektuarekin oinezkoei lehentasuna eman eta haien mugikortasuna eta segurtasuna hobetu nahi izan da. Horregatik, besteak beste espaloia errepidearen kota berean egin da eta autoen abiadura murrizteko neurri ezberdinak hartu dira», argitu du alkateak.

Udaletik eskaera egin dute oinezkoen eta ibilgailuen arteko elkarbizitza errespetatzeko. Autoak horretarako markatuta dauden tokietan bakarrik uzteko eskatu dute eta bertako bizilagunen kasuan izan ezik, komertzioetara joateko ez bada, erdigunetik ibilgailuekin ez pasatzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad