Federazioetako eta klubetako ordezkariak eta eskualdeko lau udaletako zinegotziak Elorsoro kiroldegian.

Oiartzun

Aktibatuz!, Oarsoaldea eskualdeko kirol klubetan euskara sustatzeko plana

Orain arte egindako lanen eta egitasmoaren marka aurkeztu dituzte Oiartzunen egindako agerraldi jendetsuan

Elena Viñas

Oiartzun

Miércoles, 8 de octubre 2025

Martxoan aurkeztu zuten Oarsoaldeko udalek (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) eskualdeko kirol klubetan euskara sustatzeko egitasmo berria. Geroztik, egitasmoan parte hartzea erabaki zuten zortzi klubek lanean dihardute Emun-eko teknikarien laguntzaz, lau udaletako kiroleko eta euskara alorreko teknikarien koordinaziopean. Hala jakinarazi du Oarsoaldea Garapen Agentziak prentsa ohar baten bidez.

Publicidad

Oarsoaldeko udalek kirol esparrua lehentasunezko alor gisa hartua dute euskararen erabilera normaltzeko bidean. Kirolaren izaera jostagarri edo ludikoak euskaraz aritzeko ohiturak errotzen lagunduko duela sinetsita daude.

Aktibatuz! egitasmoaren baitan, orain arte egindako urratsen berri eman dute egitasmoan parte hartzen ari diren eragile eta kirol talde guztiek Oiartzungo Elorsoro kiroldegian egindako agerraldian. Errenteriako Touringek eta Ereintzak, Lezoko Allerruk eta Munttarpek, Oiartzungo OKEk eta Otxek eta Pasaiako Trintxerpe KEk eta Pasaia KEk eta lau udaletako kiroleko eta euskarako ordezkari politikoek; Leire Mazizior, Mireia Kuesta, Iker Salaberria, Edorta Fernandez, Julen Rodríguez eta Laura Ré.

Haiekin batera ziren Gipuzkoako eskubaloi eta futbol federazioko arduradunak ere; Iñaki Iturrioz, Arantxa Arzak eta Manu Díaz.

Marka «berria»

Martxotik hona egindako lana azaltzeaz gainera, herrian egindako agerraldia Aktibatuz! marka «berria» jendaurrean aurkezteko ere baliatu dute.

Proiektuaren helburua izango da «kirol klub bakoitzak bere errealitatetik abiatuta eta aldi berean besteen ibilbideetatik elkar ikasiz, hizkuntza kudeaketa egokirako urratsak zehaztea eta urrats horiek martxan jartzea».

Publicidad

Apiriletik hasita kirol mahaia deitutako egitura sortu dute zortzi klubek. Iraila bitartean, egoera orokorraren eta klub bakoitzaren diagnostikoa egin dute elkarteek, eta orain, urritik aurrera klub bakoitzaren plana landuko dute Emun-eko aholkularitza teknikoarekin. Prozesuan, udaletako kirol eta euskara sailek eta aipatu kiroletako Gipuzkoako federazioek hartu dute parte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad