Oiartzun
2025eko Kirol Sarirako hautagaitzak aurkezteko epea ireki duteE.V.
oiartzun.
Asteartea, 4 martxoa 2025, 20:52
Beste urte batez Kirol Astea antolatuko du urrian Udalak, jarduera fisikoa eta bizitza aktiboa eta osasungarria sustatzeko helburuarekin. Osatuko duten programazioaren barruan, 2025eko Oiartzun Kirol Saria ere banatuko da, eta gaur irekiko dute proposamenak aurkezteko epea. Bi astez egongo da zabalik, martxoaren 21 arte.
Hamargarren aldiz banatuko den sari honek herriko kirol arloan nabarmendu diren pertsona eta taldeak aitortzea du asmo. Oiartzunen kirola sustatzeko egindako lana, kirol-ibilbidea edo lortutako emaitzak kontuan hartuta ematen da. Herritarrek bi modutan egin dezakete proposamena; online (https:// forms.gle/GfP3qenmor4 D6M1eA) edo kiroldegiko sarreran jarritako kutxan utziz.
Jasotzen diren proposamenen artean aukeratuko du irabazlea UKABEk, Udalak eta herriko kirol elkarteek osatzen duten kirol Aholku Kontseiluak. Orain arte hainbat talde, eragile eta norbanakok jaso dute saria: Girizia elkarteko kirol sailak, Periko Sanroma Haurtzaro Atletismo taldeko sortzaileak, Artaso Elkateak xanistebanetako sokatira txapelketa herrikoia antolatzeagatik, Ane Asensio atletak, Alain Isasa kenshiak, Guruzne Azpiroz arraunlari ohiak, Koldo Fernandez Oiartzun Kirol Elkarteko Lehendakariak, Alex Bargalló judoak eta Maialen Oiartzabal eskiatzaile akrobatikoak iaz.
Orain, 2025eko Kirol Saria nork jasoko duen erabakitzeko unea heldu da. Herritarrek euren hautagaiak proposatzeko aukera dute, martxoaren 21a bitarte.