Lezo
Euskararen Paparazziak argazki lehiaketaren edizio berri bat jarri dute abianSecciones
Servicios
Destacamos
Lezo
Euskararen Paparazziak argazki lehiaketaren edizio berri bat jarri dute abianE.V.
lezo.
Sábado, 26 de abril 2025, 19:57
Euskararen Paparazziak argazki lehiaketaren zazpigarren edizioa antolatu du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak. Aurreko edizioetako bideari jarraituz, argazkigintza merkataritzarekin eta ostalaritzarekin lotzen duen lehiaketa martxan da berriz ere Oarsoaldean. Aurtengo edizioa eskualdeko Euskaraldiko ekintza izango da.
«Prezio berean, euskaraz!» egitasmoaren barnean antolaturiko argazki lehiaketa da Euskararen Paparazziak. Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan euskararen erabilera handitzeko, hizkuntza paisaiak duen garrantzia azpimarratzea du helburu egitasmoak.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Oarsoaldeko (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) saltokietan ikusgai eta euskaraz dauden errotuluei, kartelei edo bestelako idatziei argazkiak atera, eta e-posta bidez -euskararenpaparazziak@gmail.com- (Wetransfer erabiliz, behar izanez gero) edo WhatsApp bidez bidali beharko dituzte 747 449 416 zenbakira.
Euskaraldia, euskara -euskarazko errotulu eta idatziak- eta merkataritza/ostalaritza hobekien uztartzen dituzten argazkiak sarituko dira, «eta originaltasuna eta kalitate teknikoa ere baloratuko dira».
Udalerri bakoitzeko sari bat egongo da (150 euro herriko dendetan gastatzeko 2025eko ekainaren 9tik 30era).
Lehiaketan parte hartzeko ez da ez adin ez bestelako mugarik izango, gehienez bost argazki aurkezteko muga baino ez.
Argazkiak maiatzaren 10etik 28ra bitartean bidali beharko dira eta lehiaketaren lau irabazleek 2025eko ekainaren 9tik 30era bitartean Oarsoaldeko saltokietan gastatzeko 150 euroko diru-saria irabaziko dute. Ekainaren 4an emango dira ezagutzera irabazleen izenak.
Informazio gehiago nahi duenak oinarriak eskura ditu Oarsoarrak web gunean (www.oarsoarrak.eus).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Circula sin dos ruedas, en sentido contrario y triplica la tasa de alcohol
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.