Borrar
23. Korrika ibilbidearen mapa, bertsio fisikoan, Lekuona Fabrikako 0. solairuan dago.

Errenteria

Sortzaileen Korrika osatu du Errenteriako Udal Bibliotekak, bertsio fisikoan eta digitalean

Euskal Herriko liburutegi guztiekin harremanetan jarri eta bertako proposamena bidaltzeko gonbita egin diete

Iker Castaño

Errenteria

Larunbata, 16 martxoa 2024, 20:21

Comenta

23. Korrika martxan da Irundik atera eta gero aurreko ostegunean eta hurrengo larunbatean iritsiko da Errenteriara. Horren harira Errenteriako Udal Bibliotekak ekimen berezia jarri du. 'Sortzaileen Korrika' lelopean, ibilbideak zeharkatzen duen herri bakoitzeko sortzaile baten obra jasotzen duen mapa osatu du, hain zuzen. Horretarako, Euskal Herriko liburutegi guztiekin harremanetan jarri eta bertako proposamena bidaltzeko gonbita egin diete. Proposamen ugari izan dira jaso dituztenak: idazleak, ilustratzaileak, musikariak, ikerlariak... edo baita herriari buruzko obrak edo bertan gertatzen diren istorioak ere.

Korrikaren mapa baliatuz, Sortzaileen Korrika birtuala (https: //kultura.errenteria.eus/ proiektuak/udal-biblioteka/jarduerak/sortzaileen-korrika/ ) sortu du liburutegiak eta herritar guztiontzako eskuragarri jarri dute kultura webgunean. Mapako herri bakoitzean klik eginez, bertako informazioa ezagutu ahal izango du erabiltzaileak Euskadiko Liburutegi Sareko katalogoan. Gainera, jasotako informazio guztia udal bibliotekekin partekatu dute guztien artean egindako lana denek erabilgarri izan dezaten.

Maparen bertsio fisikoa ere egin dute Lekuona Fabrikako 0 solairuan. Horren ondoan egunero ibilbideko herrietako sortzaile eta obrak eskuragarri egongo dira maileguan eramateko aukerarekin. Nahi duenak argazkia ere atera ahal izango du bertan. Ekimenaren osagarri, eta Lekuona Fabrikan bertan, Korrika zuzenean ikusteko aukera izango dute herritarrek horma batean proiektatuta.

Bestalde, martxoaren 22an, Orereta Ikastolako DBHko komunikazio ikasleek Korrikaren alde Podcast formatua izango duen ekintza berezi bat antolatu dute. Podcast hau zuzenean grabatuko dute Lekuona Fabrikan eta bertan Ikastolako gazteek, egitasmoaren berri emango dute. Aurrerago, podcasta entzungai jarriko dute. Korrika bera martxoaren 23tik 24rako gau erdian igarako da Errenteriatik eta Udalak ere bere kilometroa izango du Arramendi pasealekuaren 15. zenbakitik abiatuta.

Egun handia, martxoaren 23a

Gainera, Korrika Kulturalak hainbat ekintza programatuko ditu datozen egunotan: martxoaren 21ean Beraungo Korrika txikia eta Erdiguneko Korrika txikia eta 22an Korrika gaztea. Korrikari merezitako harrera egin eta herria girotzeko egun osoko egitaraua ondu du Korrika Batzordeak martxoaren 23rako. Zumardia izango da agertoki nagusia, karpa jarriko dute bertan. Euskal Parrillaren eskutik bazkari bat prestatu dute eta bazkalosteko giroa baliatuko dute Euskararen paparazziak Oarsoarrakek antolatutako argazki lehiaketako sari banaketa egiteko; 16:15ean izango da hori, eta ondoren bingo musikatuak hartuko du lekukoa. Arratsaldean, EMKE Musika Bandak eta Ereintza Dantza Taldeak eskutik ondu duten musika eta dantza ikuskizun «berritzaile eta ederra» egingo dute eta 23:51ean iritsiko da Korrika Errenteriara. Behin korrika pasata, 00:45 DJ Expuelak hartuko du lekukoa, Xenpelar AEKn (Biteria kalea, 30).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sortzaileen Korrika osatu du Errenteriako Udal Bibliotekak, bertsio fisikoan eta digitalean

Sortzaileen Korrika osatu du Errenteriako Udal Bibliotekak, bertsio fisikoan eta digitalean