Ver 33 fotos

Dantzariak, dultzaineroak, txalapartariak, trikitilariak eta bertsolariak kanpaiak jotzearekin betera batu ziren festari hasiera emateko.

Errenteria

Sagardoa protagonista berriz ere Errenterian

Eguraldi txarrari aurre eginez, ehunka bizilagun bildu ziren Alamedan eta gainerako kaleetan Sagardo Egunaren festaz gozatzeko asmoz

Iker Castaño

Errenteria

Sábado, 27 de abril 2024, 20:18

Eguraldiak lagundu ez zuen arren, ehunka lagun bildu ziren atzokoan Sagardo Egunaren festaz gozatzeko asmoz, errenteriarrak nahiz inguruko herrietatik hurbildutakoak. Aurreko edizioetako arrakastari helduz, harrera jendetsua egin zitzaion aurten ere ekimenari. Eguerdiko 12etan eman zitzaion hasiera Foru Plazan XXXVI. Errenteriako Sagardo Egunari lehen txotxarekin. Kanpaiak jotzearekin batera, dultzaineroak, trikitilariak, txistulariak, dantzariak, txalapartariak eta bertsolariak bertan elkartu ziren. Ordu erdi baino gutxiagoan, jadanik beteta zegoen sagardoa zerbitzatzeko ezarri zuten karpa erraldoia. Taloak prestatzen ari zirenei ere ez zieten atseden hartzen utzi. Manolo Martin, Eli San Sebastian eta Joxan Otaegik, bestalde, aurtengo aitortza jaso zuten goizeko saioan.

Publicidad

Ohi bezala, arratsaldeko txotxa 18:00etan izan zen, Zumardian. Bertan Euskal Herriko makina bat sagardogileren azken urteko uzta dastatu ahal izan zuten hurbildutakoek. Horretaz gain, Eusko Labelen eskutik txahala erre zen. Dultzainero, trikitilari, txistulari, txalapartari eta bertsolariek egun osoan zehar jarraitu zuten bazterrak girotzen. Sagardoa barra-barra izan zen txiki geratu zen Linoko karpan, 40tik gora sagardotegitako uzta dastatzeko aukera izan zuten.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad