Borrar
Blaitu Erronkan parte hartzeko animatu dute Orereta Ikastolatik.
Martxan da Blaitu Erronka Euskaraldiarekin bat egiteko

Errenteria

Martxan da Blaitu Erronka Euskaraldiarekin bat egiteko

Herriko zazpi gunetan jarrita dauden QR kodeak aurkitu eta haietan proposatutako erronka bete beharko du parte hartu nahi duen herritar orok

Martin Sansinenea

Errenteria

Miércoles, 7 de mayo 2025

Blaitu Klubak, Orereta Ikastolaren euskara taldeak, Blaitu Erronka bat jarri du mar-txan Ikastolak berak Euskaraldiari atxikimendua eman eta herritar oro ere horretara gonbidatu eta bultzatzeko. Euskaraldiarekin bat egin nahi duen herritar orok har dezake parte, hauxe da proposamena. Euskararekin lotura duten herriko zazpi gunetan (bertsolari, artista, musikari edota hizkuntzalariei eskainitako artelan, plaza eta eraikinetan) jarri diren QR kodeak topatu, horiek eskaneatu eta bertan proposa- tzen den desafioari ekitea.

Txalentx edo erronka honetan parte hartzen dutenek maiatzaren 19a baino lehen bidali be-harko dituzte euren lanak blaitukluba@oreretaikastola.eus helbidera. Parte-hartzaile guztien artean Donostiako Mitologik ihes-gelarako bost lagunentzako bonoa zozkatuko da. Euskaraldirako herria girotzea eta herritarrak proposatutako erronkan nahiz Euskaraldian bertan parte har-tzera gonbidatzea da ekimenaren helburua. Hamaika egunez, jan-tzi ditzagun txapak paparrean eta busti ditzagun aho zein belarriak euskaraz! Elkar mugituz eta bustiz egingo dugu!

Euskaraldia martxan

Zentzu honetan, berriro ere Euskaraldiak Errenteriako kaleak dinamika ezberdinetaz beteko ditu. Besteak beste, gaurko arratsaladean, bi aukera izango dira euskaraz gozatzeko. 16:00etatik, 18:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, 'Hitano ikastaroa' izango da Joxepa Antoni Aranberri anitzenan, Lau Haizetararen egoitzan.

Bestalde, eraikin berdinean, kasu honetan Badalabeko espazioan, 'Euskaraldi indartua Errenterian' izango da 17:30etik 20:00etara.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Martxan da Blaitu Erronka Euskaraldiarekin bat egiteko