Borrar

Errenteria

Harro Herri Eguna ospatuko da larunbata honetan Errenterian haur jolasekin

Iker Castaño

Errenteria

Ostirala, 8 martxoa 2024, 21:05

Comenta

Korrika batzordeak Harro Herri Eguna antolatu du larunbata honetan Errenterian. Antolatutako ekintzetan, bat egingo dute atzerritik herrira bizitzera etorritako eta bertakoak diren familiak; elkarrekin, Korrikaren esanahia eta leloa barnean hartzen dituen mezu bat sortzea, eta panel batzuetan paperaren gainean hainbat hizkuntzetan marraztea eta margotzea izango dute egitekoa. Zumardian elkartuko dira, 11:00etatik aurrera haur eta gurasoak, elkarrekin Korrikaren ingurukoak marrazteko eta margotzeko. Ondoren, haurrentzako jolasak antolatu dituzte, baita bestelako ekintzak ere. Eguerdiko 12:30ean Bizi bizi zirkua, Kiki eta Kokorekin, antolatu da.

Behin marrazkiak osatuta, Korrikan zehar –hilaren 14tik 24ra– Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen egoitzako Joxepa Antoni Aranberri anitzenean leihoetan jarriko dituzte ikusgai. Familia guztiak animatu dituzte parte hartzera eta «goiz pasa polita» egitera elkarrekin.

Korrika nagusia martxoaren 23an pasako da udalerritik, gauez. Egun osoko egitaraua ondu du Xenpelar AEK-k Korrika jaiaren barruan. Bazkaria (14:30), Euskararen paparazziak sari banaketa (16:00), bingo musikatua (16:15), Txalainak (19:00) girotuko dute eguna. 23:51ean iritsiko da Korrika Lezo aldetik.

DJ Expuelaren emanaldia antolatu dute 00:45etik aurrera Alamedan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Harro Herri Eguna ospatuko da larunbata honetan Errenterian haur jolasekin