Errenteria
Dantzari Txiki Egunean, maiatzaren 1ean, 350 dantzari inguru bilduko diraEuskal Herriko herri ezberdinetatik 8 talde etorriko dira eta Koldo Mitxelena plazan bilduko dira herriko kaleetan zehar dantzatu aurretik
Dantzari Txiki Eguna maiatzaren 1ean ospatuko da Ereintza Dantza Taldeak antolatua, eta Herri Arte Eskola eta Errenteriako Udalaren laguntzaz. Egun honek Euskal Herriko herri ezberdinetatik etorritako 8 talde bilduko ditu, guztira 350 dantzari inguru espero dira: Murixka (Lezo), Orbeldi (Usurbil), Zumaiako Dantza Eskola (Zumaia), Haurtzaro (Oiartzun), Hondarribiako Dantza Eskola (Hondarribia), Udaberri (Tolosa) eta Pasaia Musikal (Trintxerpe).
Publicidad
Dantzari guztiak Koldo Mitxelena plazan bilduko dira eta hamaiketako eder bat jan ondoren herriko kaleetan zehar ibiliko dira, goizeko 11:30etik aurrera. Desfileak hiru ibilbide ezberdin izango ditu, eta erdiguneko kale guztiak barneratuko dira festa giroan. 13:15ean Gamon Zumardian elkartuko dira talde guztiak azken dantza saioa egiteko.
-
10 45. Taldeen kontzentrazioa Koldo Mitxelena plazan.
-
11 00. Hamaiketakoa.
-
11 45. Desfilearen irteera.
-
12 00. Lehenengo geldialdia hiru plazetan.
-
12 30. Xenpelar Kalean prest desfilerako.
-
12 45. Bigarren geldialdia Herriko Plazan.
-
13 15. Emanaldia Zumardian eta amaiera.
-
14 00.Bazkaria.
-
16 15. Dantzaldiaren hasiera.
-
16 30. Modesto musika jolea Zumardian.
Arratsaldeko saioari, berriz, trikitilarien doinuarekin ekingo zaio 16:15ean, eta jarraian 16:30ean Modesto musika joleak gaztetxo guztiak datzan jarriko ditu.
Eguraldi txarra eginez gero, Koldo Mitxelena ikastetxeko eta Koldo Mitxelena-Esmalteriako aterpetan egingo da goizeko saioa. Arratsaldeko saioa, berriz, Gaztaino auzoko frontoi-aterpe berrian egingo litzateke.
Bazkariak urtero bezala herriko elkarte ezberdinek emango dituzte eta Ereintza Dantza Taldeak eskerrak eman nahi dizkie euren laguntzagatik: Hibaika, Txepetxa, Amulleta, Gure Toki, Gau Txori, Niessen, Txintxarri, Alkartasuna eta Landare. Baita ere beren laguntza eskaintzen duten komertzioei: Super Amara eta Sein Izarra. Azkenik, Ereintza Dantza Taldeak Herri Arte Eskolako ikasleen gurasoei emandako laguntza eskertu nahi die.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión