Las diez noticias clave de la jornada
Amaia Oleaga errenteriarrak Arcadi Olivares saria jaso du.

Errenteria

Amaia Oleaga irakasle errenteriarrak Arcadi Olivares saria jaso du

«Ekonomia ez da aspergarria, bizitza nola antolatzen dugun da ekonomia, eta ezin dugu aspergarri bilakatu», adierazi du sarituak

Iker Castaño

Errenteria

Jueves, 11 de abril 2024, 20:23

Amaia Oleaga Agestak (Errenteria, 1992) Arcadi Olivares 2023 saria jaso du aste honetan. Arcadi Olivares sariak Finantza Etikoak Fundazioak sustatutako ekimena da, unibertsitatean, erdi mailako zikloetan eta batxilergoan finantza etikoak zabaltzeko. Raparen doinuak baliatuz, ekonomia irakasteko modu berri bat plazaratu du Sopelako Ander Deuna ikastolan, eta Ekonomia Eta Rapa: Ahalduntzerako Elkarguneak izeneko proposamen pedagogiko honi esker, 2023ko Arcadi Oliveres saria eskuratu du.

Publicidad

«Ekonomia ez da aspergarria, bizitza nola antolatzen dugun da ekonomia, eta ezin dugu aspergarri bilakatu», adierazi du. «Bihozkadaka egindako zerbait izan zen, zerk funtzionatzen zuen ikusiz, eta Finantzaz Haratago elkartearekin lanean egin nuen, estatu mailan finantza etiko eta solidarioa lantzen dituen elkartearekin. Azaroan egin zen RedEFESen estatuko jardunaldia Bilbon, eta bertan proiektua aurkeztera animatu ninduten. Egindakoa azaldu nuen jardunaldian, eta harrera oso ona izan zuela konturatu nintzen», berretsi du Oleagak Enpresabideak hedabiderako.

«Ikasleengatik baita ere irakasleengatik ere, horrelako gauzek ilusioa sortzen dute. Zerbait interesgarria topatu duzula pentsatzeak asko balio du», poztu da protagonista.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad