Jokin Lizeaga: «Zegaman ondo bukatzeko indarrak neurtzen jakitea ezinbestekoa da»
2018an izandako istripua eta gero, ez du Zegaman lasterka egiteko ikusten bere burua, baina mendi maratoian izango diren korrikalari batzuk prestatu ditu urnietarrak
Hamaika mendi lasterketa egin eta irabazi ditu Jokin Lizeagak (Urnieta, 1980). Mendi lasterkeriak istripu larria izan zuen 2018an, Asturiasen, 15 metroko mendi zulo baten behera erori eta gero. Erorketa horrek mugatu egin zuen bere kirol ibilbidea, baina mendi lasterketak prestatzen jarraitzen du beste korrikalariekin, horien artean Zegama Aizkorri Mendi Maratoia. Gainera, Lizeagak bertan izateko ametsa lasterkari modura bete nahi du.
Publicidad
– Zegaman Aizkorri mendi maratoian izan zara partaide. Nolako da ibilbidea?
– Zegama maratoi bat izanik, 42 kilometroak eta desnibel handia kontuan harturik, ibilbideak gune oso desberdinak ditu. Hori buruan izanda, hasieratik indarrak neurtzen jakitea ezinbestekoa da Zegama ondo bukatzeko. Lehenengo kilometroak, Aratzeraino iritsi arte, aldapa handikoak dira, desnibel asko gainditu behar da, eta tramoren bat traketsa da lasterka egiteko eta erritmoa mantentzeko, indar handia behar da. San Adrianetik Aizkorrira, Sancti Spiritu aldapa tartean, zona gogorra da desnibelari begira kilometro gutxitan malda handia gainditu behar delako. Bestalde, ibilbidean zehar lasterketa honek baditu zona oso zona teknikoak, kresterioa esaterako. Oso zaila da bertan korrika egitea, gune harritsua da eta ezin da azkar ibili bertan. Gainera, arriskutsua da eta zaila da pauso bat ondo ematea. Tentsioan joaten zara denbora guztian eta energia handia eskatzen du. Aldiz, Oltzara iritsita, lasterka azkar egiteko kilometroak daude helmuga bitartean eta indarrak izanez gero, dena ematen saiatzen zara nekea handia izan arren.
– Zegama berezia izateaz gain, lasterketa gogorra da gogotik.
– Zegama asko exijitzen duen lasterketa da. Horri erantsi behar zaio urtetik urtera lasterkarien maila gero eta handiagoa dela, errekorra 03:55 denboran dago eta 8 ordu ingurukoa da korrikalari amateurren azkenarena. Horrek suposatzen du, fisikoki ordu asko sartzea medioari egokitzeko. Arlo asko daude lantzeko Zegama Aizkorri maratoia ondo prestatzeko eta kontuan izan behar da inoiz mendian korrika egin duen norbaitek sei bat hilabeteko prestakuntza behar-beharrezkoa izango lukeela eta aldiz errepidean edo beste lasteketetan aritu direnek beste hiru-lau bai, nire ustez.
«Kresterioan korrika egitea oso zaila eta arriskutsua da, gune harritsua delako eta ezin delako azkar ibili bertan»
– Indarrak aipatzen zenituen arestian, horiek mantentzeko ere prestatu egin behar.
– Zegama Aizkorri bezalako lasterketa potente batean, oso garrantzitsua da energia iturriak, glukogeno eta grasak, mantentzea. Glukogenoa likido-edo bitartez lortzen ohi da, 20 minuturo jatea eta edatea behar-beharrezkoa da, dugun 'depositoa' hustuz gero 'pajara' bat izateko arrisku handia dago-eta, eta kalanbreak hidratazio falta dugulako ohikoak izaten dira. Horretarako ere sabela prestatu behar da, ez delako egoten ohituta glukosa dosi horiek hartzen eta kontuan hartu behar den zerbait da.
– Beste arlo batzuk ere zaintzea garrantzitsua da horrelako lasterketa batean.
– Mentalki ere ondo prestatuta egon behar duzu eta alderdi desberdinak kontuan izanda. Hasteko, gozatzea da niretzat helburu nagusiena Zegama Aizkorrin egoteko aukera ematen dizun dortsala baldin baduzu eta horretara atera behar zara lasterkari amateur bat baldin bazara. Horretarako ere prestakuntza behar duzu, bestela gozamena baino gehiago, sufrimendua izango duzu lasterketan zehar. Bestalde, mendi maratoia bukatzea helburua dutenek, Sancti Ispiritu inguruan, kontrol itxiera egoten diren puntutan presio handia izaten dute eta kudeatzea ez da erraza eta frustrazioa sortzen du helmugara iristea helburu dutenen artean.
Publicidad
«Badakit urteak aurrera joan ahala aukerak pasatzen ari zaizkidala, baina hil aurretik bete nahi nukeen amets bat da»
– Kontuan izan beharrekoak?
– Eragozpen handienetakoa lasterkari amateurrentzat eguraldia izan ohi da, txarrarekin lokaztuta aurkitzen dutelako ibilbidea eta korrikalari ugari pasatu direlako aurretik, bidea arriskutsua egoten da, ondorioz mantsoago joatera behartuta ikusten dira. Irabazle sentitzen direnak edo aurreneko postuetan diren lasterkariek askotan, aldiz, Zegaman gaizki doazen sentsazioa izaten dute, jasotako erreferentziek hori pentsarazten dietelako eta 40 lasterkari inguruan dituztelako, hori ere jasaten jakin behar da.
– Esan ohi da Zegamara animatzera hurbiltzen den jendearen babesa neurtzen jakin behar duela lasterkariak.
– Jende asko egoten den gunetan, Otzaurteko pasoan, Sancti Spirituko aldapan, Aizkorrin... gora etortzen gara lasterkariak eta horrek fisikoari kalte egiteko arriskua du, azkarregi joan eta ezinean jarraitzea gerta daiteke. Indarrak neurtzeko ere prestatuta egon behar duzu, 'subidoi' hori kontrolatzen jakin behar da.
Publicidad
– Eguraldia aipatu duzu lehentxeago. Zegaman, beroarekin kontuz eta hotzarekin ere.
– Ezinbestekoa da antolakuntzak esaten duen materiala eramatea parte hartu nahi baduzu, baina urte hauetan egun bero edo hotz handikoak izan dira Zegamak eta bietan ondorioak gogorrak izan zirela ikusi dugu, beraz, karga gutxiena izatea gustatu arren lasterkariei, oso garrantzitsua da ondo ekipatuta egotea eta, esaterako, hobe da manta termikoa eramatea, oso gramu gutxi pisatzen duen zerbait izanda, asko lagun diezaioke-eta lasterkariari mina hartuz gero.
– Zegaman parte hartuko al duzu berriro?
– 2018ko istripua eta gero, ordutik nire osasuna ez dago ondo eta Zegamak eskatzen duen maila onenean egotea zaila da niretzat. Ez dut baztertzen aukera hori eta 2025ari itxaropentsu begiratzen diot Zegamako helmugan egoteko, lasterketa honetan une gozo asko bizi izan ditudalako eta inbidia puntua sentitzen dut plazan nagoenean hizlari modura lasterkari buruz hitz eginez EITBrentzat. Badakit urteak aurrera joan ahala aukerak pasatzen ari zaizkidala, baina hil aurretik bete nahi nukeen amets bat da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión