Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Joan den astean hil zen Spaski xake jokalari errusiarra, 1972an Fischer estatubatuarrarekin lehia mitiko hura jokatu zuena Reykjaviken, Gerra Hotz bete-betean. Geroago, Karpov eta Kasparoven artekoak ezagutu genituen, eta partida horiek ere xake hutsa gainditu zuten: Erregimen zurrunduaren ordezkaria zen lehena, Perestroikarena edo haize berriena bigarrena. Aipatu xake jokalariek milioika begi izan zituzten beren eskuei begira. Horrela egoten dira gaur asko eta asko futbolariei begira, baina alde ederra dago egungo futbolaren eta garai hartako xake partiden artean. Gaurko golek kaltegabe eta xalo samarrak dirudite orduko Gerra Hotzaren tentsioarekin konparatuta. Kasparovek Deep Blueren aurka neurtu zituen indarrak hurrena. AEBetan erbesteratua dago une honetan, Putinen erregimenak terroristatzat jo duelako. Joan den egunean, hain justu, Kasparovek Trump eta Putin alderatu, eta Zelenskiren alde egin zuen. «Agerraldiak pikutara bidali du itxaropena. Putinek berak koreografiatua izan zitekeen, eta agian hala izan zen», adierazi zuen xake jokalari ohiak. Trump Errusiak aspaldi errekrutatutako espia bat ere izan daitekeela irakurri dut hor nonbait; demagun, Troiako zaldi bat.

Reykjaviketik ez oso urrun dagoen Groenlandia mundu mailan jokatzen ari den xake partidaren pieza bihurtu da orain. Garai bateko Gerra Hotza Gerra Suhar bihurtu zaigu bat-batean, aire frijigailu tankerakoa. Hala ere, xake jokalari iaioek bakarrik dakite zein garrantzitsuak diren peoiak eta pazientzia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zuriak eta beltzak