

Secciones
Servicios
Destacamos
J. A.
Jueves, 20 de febrero 2025, 12:30
Eusko Ikaskuntzak eta LABORAL Kutxak zientzia, ikerketa eta sorkuntza saritzen dituzten Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Sarien deialdi berria martxan jarri dute, hain zuzen 31. edizioa izango dena. Aurten ere, batetik, Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien arloetan nabarmendutako pertsona bat sarituko da. Bestalde, sei edizioren ostean jada egonkortuta dagoen Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Gazte Sariak 35 urtetik beherako gazteek aurkeztutako egonaldi, sorkuntza edo ikerketa proiektu onena aukeratuko da. Bi kasuetan, hautagaitzak onartzeko epea martxoaren 31n amaituko da. Iazko edizioan, hurrenez hurren, Itziar Laka eta Maite Aizpurua eta Garazi Navas saritu ziren.
Nabarmendutako pertsonaren sarirako hautagaitzak norberaren izenean edo unibertsitate, zientzia eta kultura erakundeek aurkez ditzakete. Ebaluazio-epaimahaia Eusko Ikaskuntzako lehe ndakariak, LABORAL Kutxako lehendakariak, Euskal Herriko zazpi unibertsitateetako ordezkariek eta Musikeneko zuzendaritzak osatzen dute. 20.000 euroko saria ematen da.
Gazte Sarian proposamenen egokitasuna, izaera berritzailea, gaurkotasuna eta etorkizuneko proiekzioa, euskararen erabilera eta genero ikuspegia baloratuko dira. Saria 6.000 eurokoa da.
Edizio honi begira irudi berritua dakarte antolatzaileek, zientziaren, ikerketaren eta sorkuntzaren aldeko konpromiso partekatuaren sinbolo izango den motibo organiko batekin, «gure gizartearen etorkizunerako eta garapenerako oinarri gisa».
Eusko Ikaskuntza–Laboral Kutxa Sariak 1995etik Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzietako curriculum onenak aintzatesten ditu, eta 2019tik aurrera gazteek aurkeztutako sorkuntza- edo ikerketa-proiektuak ere bai. 2024ko edizioan, Itziar Laka hizkuntza-ikertzailea eta Maite Aizpurua eta Garazi Navas sortzaileak saritu zituzten: lehena, besteak beste, «euskara goreneko maila zientifikoan» jarri izanagatik; eta bigarrenak Adarbakarra eta soinujolea proiektu artistikoaren egile bezala.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La Unidad de Trasplantes de Valdecilla, premio Cántabro del Año
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.