Secciones
Servicios
Destacamos
Errioxako Ardoaren aldeko aktibistak, herriak behar zaituzte. Zerutik eroria bezala etorri da mahatsez blaitutako 'Iliada' komertzial hau. Orain arte aisialdiagatik edo mozkortzeagatik bakarrik edaten bazenuten, edateko motibo nobleagoak deparatuko dizkizuete aurrerantzean Trumpen muga-zergek. «Be wine, my friend», bai, baina Errioxakoa, eta Arabakoa bada, hobe. Eta ardozaleak izan ordez, sagardozaleak edo garagardozaleak bazarete, hartu hitzordua Osakidetzan zuen zaletasun hori tratatzeko eta zuen benetako izatea eta nortasuna mahatsaren ehunduretan bilatzeko.
Izan ere, Jaurlaritza aztertzen ari den txokeko edo 'txotxeko' planaren arabera, aurtengo Kilometroaken, Korrikan eta antzeko jaialdietan debekatuta egongo da sagardoa eta garagardoa zerbitzatzea, eta ardoa baino ezingo da atera (alkoholdun edariei dagokienez, noski). Mahatsaren orpotik datorren mama gozoa, euskal kantagintzak lirikoki gogora dakarkigun bezala. Dagoeneko, hasi dira itzultzen zahatoak edo zahagiak, eta ez harritu haiek aldean daramatzaten benetako herri-jasotzaileak ikusten badituzue kaleetatik, San Bernardo zakur zaindarien antzera.
Marketin sailekoak, esaterako, hasi dira lanean. «A saco Baco» leloa bururatu zaie, eta, orain, euskarazko baliokide egokia bilatzeko ahaleginetan ari dira. Curriculumak eta proposamenak onartzen dira. Lauaxetaren bertso ezagunaren bariazio bat proposatu du, esaterako, influencer anonimo batek: «Dana eman behar Bako».
Aktibista zintzoak, behintzat, ez dira eman bako edo edan gabe geratuko. Topa, gure ekonomiaren mesederako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.