Borrar

Eta orain Martera

Oporretara ere, oraindik Martera joateko moduan jarriko dituzte bidaiak, adiñekoentzat eskurtsioak eta.

Osteguna, 25 otsaila 2021, 09:34

Comenta

Umeak giñala, alboko baserrian genuen eskolan, ikasi genituen 'Lecturas' izeneko liburutik bederatzi bola edo dalakoen izenak: Mundo, Marte, Jupiter, Venus eta ez dakit zer! Ez dauzkat gogoan danen izenak. Maistra Lauritak esaten zigun Mundutik gertuena Marte planeta zegoela, Marte bola. 'Bolak' deitzeko esaten zigun, borobillak zirala eta.

Baiña gerora, gau-eskolan giñala, orduko maistra Manolik zioen itsasoz bestaldeko amerikanoak asiak zirala tresnak prestatzen, gizona ilaragira-eta joateko. Eta guk:

–Zer tresna, Manoli?

–Erriko festetan botatzen dituzten suziriak bezela joaten dana.

Eta Joan Txikik:

–Zer? Ipurditik sua dariola joaten diran oietakoak bezelakoa?

Orrelakoetan, maistra berari ere irriparra aterarazten genion beintzat.

Jarraitzen genuen galderekin:

–Amerikanoak zer dira, ba?

–Naziorik aurreratuena, geien dakitenak, eta aberatsenak. Baiña ez dezagun pentsa euskaldunek ez dutela ezer asmatuko. Denborak esango du. Zuetakoren bat ere noizbait joan daiteke ilargira edo Martera. Joango al ziñateke?

Azkar erantzuten genuen ezezkoa. Baserritarrak izan, nunbait, gu. Eta begira, urte pilla bat geroago, euskaldunek prestatutako zenbait aurrerapenekin suziriaren antzera, tresna Martera, orduko ogeitaka millaka kilometrotako azkartasunean. Zenbat zekien maistrak! Joan Txiki gure artean balego, zer esango ote zukeen?

Baiña, nere txantxa-aldiak alde batera lagata, txalogarria derizkiot euskal unibertsitateko asmakizunen balioa izan duela jakitea dalako suziri antzeko Marterako tresna bidailari orrek.

Bai. Kalean entzuten da ainbat eratako konturik. Onako au eta:

–Martera joateko tresnak egiteari laga eta obe litekek ingurua konpontzeko tresneria zaintzea!

Beti dago, bai, zer zaindua. Ni ez naiz sartuko tortilla naasi orretan. Baiña aurrerapen bideko asmakizunak eta jakintzak txalogarriak dirala derizkiot.

Galdera da: zertara dijoaz ba Martera? Zer jakin nai dute angorik? Edo zer jakin nai degu?

Ea, bada, tresna azkar orrek, azkartasuna mantsotuta, atera-tzen dituen Marteko bolaren argazkiak. Gero erabakiko dute aruntzako bidaiarik prestatzea mereziko duen ala ez. Nik bein-tzat ez det lorik galduko orregatik. Akaso, beste zerbaitegatik bai baiña.

Albistegietatik entzuten degu jakin nai dala ea iñoiz bizirik egon ote dan Marten. Ori oso ondo dago. Ondo ez dagoena da orain argazkiak atera Marte bolari eta urte batzuk bearko dirala jakiteko bizirik izan dan. Edo bizi ote litekeen jakiteko.

Baiña, dagoeneko, zerbaiten susmurrak bai omen dira. Alegia, orduko eun kilometroko aize-boladak bai omen dirala. Baita zero azpitik eun graduko oztasuna ere. Aizearena, or nunbait. Orrekin oituak gaude. Baiña zeropetik eun graduko oztasuna... Ori ozkailuak eta jela-ontziak egiten dituztenen-tzako azterketa-gai izango li-tzake.

Baiña oztasun aundi ori alderdi guztietan ez du izango, aizea ere baldin badabil. Eguzki-printzek ere ikutuko dute, aizea baldin bada. Izango du bere egutera-aldea ere.

Zer buruauste sortzen zaizkigun, e? Eguzkirik iristen bada, ezin daitekek ba orrenbeste oztu. Bizitzarik egote ezkeroz, euria ere isuri bearko dik ba! Baiña orretarako, itsasoa bear. Bai, bai; orrelako aize-bolarak baldin badira, bustia leortzeko izango dira, noski. Eta nola busti, urik gabe?

Gure arteko aitona-amonen baitan, naiko zalantza xelebreak ere badira gero azken egun auetan! Batez ere, amonen baitan: auskalo nungo konjelatuak jaten ditugun, eta orrelakoak.

Beti bezela, xelebrekeriak esaten ariko naiz, baiña emen buruak bira asko ematen ditu.

Badakizue zer muturretakoa izango litzakeen Marteko bolara joan norbaitzuk, gaiñera euskal tresneriaren laguntzaz, eta aruntza iristean, txinoren batek «kaixo, motel» eta bostekoa luzatzea?

Gure maistra aiek asko zekiten gero! Kontuz! Eta koronabirusa ere izan litekeela andik etorritako zerbait diote gure aitona-amonek.

Azken egunetako Marteko kontu auekin lasai, aitonak eta amona berritsuok. Ez gaitezen izan ain fidagaitz eta burugogorrak. Dana onerako izango da eta. Oporretara ere, oraindik Martera joateko moduan jarriko dituzte bidaiak, adiñekoentzat eskurtsioak eta. Euskal tresneriaren laguntzaz iritsi badira, zergatik ez?

Eta amona Anttonik:

–Ba, jarri bear badituzte zaarrentzako bidaiak, jartzea dizkitek leenbaitleen. Oraintxe aspertuta gaudek autobus aburritu oietan zera, Sebillara, La Mangara, Kordobara, Benidormera eta abarrera joaten.

Taberna-terraza edo atarietako kontuak zer politak diran. Ala ere, Anttonik jaso zituen erantzunak:

–Aizan. Eu joan adi nai baden zeropetik eun gradu dauden Martera. Guk geure autobusetan jarraituko diñagu, Asun.

–Bai, Anttonik ere obe din gurekin autobusean ibili, erdi lotan. Asko esaten din onek eta gutxi egin.

Ez al dizkidate irakurriko, noski. Errondaren bat ordain-tzeko eskatuko didate bestela.

Ea, bada, euskaldunen eskuen laguntza-izpiz, Marteren argazkiak lurreratzen dituzten.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eta orain Martera