Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Giro ezin hobea izan zen igandean, Ibarran zehar jarritako guneetan.

Ver fotos

Giro ezin hobea izan zen igandean, Ibarran zehar jarritako guneetan. Jose Mari Lopez
Kilometroak Ibarran

«Neurri-neurriko eguna lortu dugu eta jai giro ederra egon da, kezka izan arren»

«Intzidentzia gutxi egon dira ere: istripu larririk ez zen egon, alkoholarekin ere ez zen arazorik, ez eta sexu erasorik ere»

dv

Ibarra

Lunes, 3 de octubre 2022, 21:52

Pozik egoteko hamaika arrazoi dituzte ibartarrek aurtengo Kilometroak antolatu eta gero. Egun borobil baten poza ondoren, Ibarra txukunketa lanetan murgildu ziren astelehenean lagun ugari. Aitor Bengoa Ansa, Uzturpe ikastolako zuzendariak esan zuenez «jaiaren hasieran auzolan erraldoi bat egin nahi zutela esan zuen Kilometroetako lantalde zabalak, eta lortu duela esan daiteke. Egunaren bueltan eta aurretik, urte osoan egon diren ekitaldietan jende asko egon da lanean. Astelehenen bakarrik ia 800 pertsona aritu ziren lanean, baina urte osoan zehar egon diren ekitaldietan ere ikastolako zein herriko pertsona asko aritu dira boluntario lana egiten».

Bestalde, Bengoak nabarmendu zuenez, «Kilometroak eredu berriak hainbat aldaketa zituen jomugan: jai eredu desberdina osatzea, eskaintza zabaltzea eta ekitaldiak egun bakar batetik urte osoan zehar zabaltzea». Azpimarratu zuenez «kezka geneukan: guk diseinatutako jaia ez zen garai bateko Kilometroak jai erraldoi horiei lotutakoa, eta neurri neurriko eguna lortu dugu; eremuak ez ziren horren handiak eta jai giro ederra egon zen».

Aurreikuspenak beteta

Ekitaldiek aurreikuspenak bete dituzte. Nolanahi, Uzturpeko zuzendariak argi du: ekitaldietara gerturatutako jende kopuruak baino, kalitatea izan da garran-tzitsuena: «Haurrei begirako baso magikoak arrakasta izan zuen, baita Piparraren Ibilbideak ere. Ama tabernako Jabi Rivero sukaldariak eta Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistak tertulia moduko bat eskaini zuten, txoko goxoa osatuz, eta oso pozik gaude emaitzarekin».

Galería.

Gazteei begira lanketa berezia egin da eta, emaitza jasota, bidea ireki dutela uste dute Uzturpe ikastolan. «Gazteekin kezka geneukan eta buruhauste dezente eman dizkigu, musika eskaintza asko landu dugu; zer, non eta zein ordutan eskaini pentsatu genuen, eta asmatu dugula esan genezake. Helburua garai bateko 'kilolitroak' saihestea zen, eta lortu dugu. Gazteek ondo pasa zuten, askok Errokan, eta beste askok musika eskaintzan. Horrek guztiak ekarri duena da zera da, ez egotea gazteei begirako gune jakin bat edariaren bueltan, beste batzuetan gertatu den bezala».

Intzidentzia gutxi egon dira ere: istripu larririk ez zen egon, alkoholarekin ere ez zen arazorik, ez eta sexu erasorik ere. «Hori guztia ez da kasualitatea», nabarmendu du zuzendariak. «Gure antolaketan segurtasun, prebentzio eta hezkidetza batzordeak izan ditugu, lanketak egin ditugu sare sozialetan, gazteekin... eta Ikuskizun batzordeak egindako ekitaldien diseinua oso garrantzitsua izan da».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Neurri-neurriko eguna lortu dugu eta jai giro ederra egon da, kezka izan arren»