Kike Amonarriz, Euskaraldiaren 'Hitzez ekiteko garaia' leloa duen banderarekin Tolosan. iñigo royo
Euskaraldia

Kike Amonarriz: «Lehen hitza euskaraz eginez erabilera biderkatuko litzateke»

Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria ·

Euskaraldia «hizkuntza ohiturak eta erabilera praktikak aurrera eramateko ariketa soziala» dela gogorarazi du tolosarrak, «ez euskararen aldeko kanpaina»

ANE URDANGARIN

donostia.

Domingo, 20 de noviembre 2022, 07:10

2019ko irailaz geroztik Euskaraldiaren antolatzaile nagusietakoa den Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari da Kike Amonarriz filologo eta soziolinguista tolosarra. «Euskaraldia ez da euskararen aldeko kanpaina, baizik ... eta hizkuntza ohitura eta erabilera praktikak aurrera eramateko ariketa sozial bat», esan digu 'Hitzez ekiteko garaia' leloa duen banderarekin argazkiak ateratzen dizkioten bitartean.

Publicidad

– Euskaraldiaren atarian Irulegiko eskuaren aurkikuntzaren berri izan dugu. Nola jaso zenuen berria?

– Sorpresa ikaragarria izan da. Poza ere bai, bat-batean gure historiaren zati ezezagun batekin egin dugu topo. Bazirudien garai hartan aurre euskara hori erabiltzen zutenak analfabetoak zirela eta bat-batean hitz horiek idatzita ikusi ditugu. Badirudi batzuk behintzat alfabetatuta zeudela. Gure historiaren ate bat zabaltzen da, eta adituek esan beharko dute zer esaten duen esku horrek. Ikusi da aurkikun-tzak izan duen oihartzunean interes handia sortu duela, poza piztu duela, eta Euskaraldiaren atarian opari bat izan da. Egia da hasiera batean ipuin bat ematen zuela: orain dela bi mila urte ida-tzitako hitz bat eta zer hitz eta 'sorioneku'. Nire kasuan, gainera, asko poztu nau Aranzadik aurkitu izana.

Irulegiko eskua

«Sorpresa izugarria izan da eta oparia Euskaraldiaren atarian; Aranzadik aurkitu izanak asko poztu nau»

– Korrika, Euskara Aurrera manifestazioa eta euskararen aldeko beste hainbat ekimen jendetsu ikusi ditugu azken boladan. 2022 hau euskararen urtetzat har dezakegu?

– Bai. Hain zuzen, 2021aren amaieran, Alizia Iribarren AEK-ko arduradunak eta biok artikulu bat zabaldu genuen esanez hori lortu behar genuela, 2022a euskararen urtea izatea. Egin kontu pandemiatik gatozela: Euskaraldia egin ahal izan genuen modu mugatuan baina ekitaldi publiko gehienak bertan behera gelditu ziren. Bestalde, harremanak asko murriztu zitzaizkigun, familia euskaldunetatik kanpo bizi diren haur eta gazteek ere euskararekiko kontaktu asko galdu zuten eta ikusten genuen urte hau oso garrantzitsua izango zela euskara kaleratzeko. Zorionez, esan genezake 2022a euskararen urtea izaten ari dela: aipatu dituzun Korrika, Euskara Aurrera, bertsolari txapelketa jendez gainezka ari da, euskararen festak... Ikusten da herri honetan euskararekiko atxikimendua mantentzen dela, motibazioa oso errotuta dagoela eta hemen badagoela euskaraz bizi eta egin nahi duen jende multzo handi bat.

Publicidad

– Dena den, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak aste honetan plazaratutako azterketak ondorioztatu du euskara dakitenen kopuruak gora egiten duen bitartean, erabilerak behera egin duela.

– Euskararen kale erabileraren neurketan argi ikusi zenez orokorrean Euskal Herri osoan erabilera mantendu egin da: ez dugu ez atzera ez aurrera egin, eta horrek esan nahi du leku batzuetan handitu egin dela eta, beste ba-tzuetan, jaitsi. Non handitu da? Tamaina ertaineko herri eta zonalderik erdaldunenetan. Baina justu euskararen indargunea diren arnasguneetan, udalerri euskaldunetan, erabilera atzerantz egiten ari da, neurri handi batean hor gertatzen ari diren aldaketa soziodemografikoengatik. Baina gertatu litezke beste fenomeno batzuk ere: gaur egun denok gero eta bizimodu globalizatuago batean bizi garela, eta garai batean herri euskaldunak bere bizimodua babestuago zeukaten bezala, gaur egun ikus-entzunezkoak leku guztietara iristen dira, komunikabideak gero eta gertuago gaude elkarrengandik, mugimendu poblazionalak ere ugariagoak dira... Horrek guztiak azaldu dezake zer gertatzen ari den udalerri euskaldunetan baina horrek ere ardura piztu behar digu, euskararen birikak hor daudelako, eta hor galerak nozitzea ondorio kaltegarriak izan ditzakeelako Euskal Herri osoari begira.

Udalerri euskaldunak

«Euskararen birikak hor daude eta ardura piztu behar digu hor euskararen erabilerak atzera egiteak»

– Testuinguru honetan, zer ekarriko dio Euskaraldiak euskarari?

– Ekarri nahi duena da herritarren eta gizartearen aktibazio bat euskara erabiltzeko dauden aukerak optimizatu daitezen. Hau da, euskaraz dakiten pertsonek euskara gehiago egin dezaten, euskaraz ulertzen dutenek adierazi dezaten beraiei ere euskaraz egin dakiekela; era guztietako entitateetan zein guneetan euskara modu eroso eta naturalean egin daitekeela idenfikitatzea eta, alde horretatik, euskararen erabilerari ateak zabaltzea. Euskaraldiak euskara erabiltzeko aukera eta gogo horiek bisibilizatzen ditu, eta konpromiso bat ere eskatzen da, hizkuntza ohituretan aurrera pausoak egiteko eta euskaraz egiteko dauden aukera horiek optimizatzeko. Euskaraldia ez da euskararen aldeko kanpaina, hizkuntza ohitura eta erabilera praktikak aurrera eramateko ariketa soziala baizik.

Publicidad

– Lehen ediziotik noraino aldatu dira ohitura hauek? Baduzu inguruko adibiderik gogoan?

– Urte hauetan jende asko ezagutu dut Euskaraldiari esker euskaraz egiten hasi dena, eta horixe da aurtengo publizitate kanpainan nabarmendu duguna, Euskaraldia baliagarria izan zaiola milaka eta milaka pertsonari euskararen erabilera areagotzeko. Esango nizuke niri ere gertatu zaidala hori. Ni normalean euskaraz bizi naiz, baina praktika berri horiei esker erabat sistematizatu dut lehen hitza beti euskaraz egitearena, eta harrigarria da horrek zenbat ate eta aukera zabaldu dizkion hizkuntzari. Zenbat sorpresa hartu ditugun lehen hitza euskaraz egin ondoren, pentsatuz ez zuela jakingo eta bat-batean parekoak euskaraz erantzun digu. Eta ariguneekin, leku askotan ohartu dira uste baino aukera gehiago zituztela euskaraz egiteko. Adibide bat jarriko dizut: Euskal Herriko erakunde batetik deitu didate aste honetan erdaraz, euskaraz jarraitu dut, berak erdaraz jarraitu du, nik euskaraz erantzun diot eta euskaraz egiten hasi zait. Eta hori da haren inertziak beti erdarara eramaten duelako, eta pittin bat ohartu naizenean ulertzen zuela euskaraz egiten bukatu du. Zergatik ez zuen euskaraz egiten? Izan liteke inertzia bera, lotsa, inseguridadea bere lanbideko hiztegiarekin... Mila arrazoi egon daitezke. Baina pittin bat eusten dugunean, ohartzen gara euskaraz egiteko ustez baino askoz gehiago direla gai.

– Euskaraz aritzen garenok ere askotan pazientzia galdu eta erdaraz hasten gara.

– Euskara ikasten ari den jende askok esan digu «mesedez, gurekin pazientzia izan, ez zaitezte pasa erdarara hain erraz». Eta nik uste dut Euskaraldiko oinarrizko arau horiek guztiek aurrera eramango bagenitu euskararen erabilera biderkatu egingo litzatekeela. Eta gainera, esaten duzun bezala, Euskaraldiak lortu du orain dela bost urte arte masiboki burutik ere pasatzen ez zi-tzaizkion aukera batzuk gero eta normalagotzat hartzea. Eta horren adibide nabarmenena da lehen hitzarena. Lehen jende asko leku ezezagunetara sartu eta automatikoki erdaraz hasten zen. Eta ohartu gara, eta nik uste dut ohitura hori zabaltzen ari garela, lehen hitza sozializatuko balitz euskararen erabilera biderkatuko litzatekeela. Esate baterako, gure hiriburuetara herri euskaldunagoetatik dijoan jende euskaldun guztiak lehen hitza beti euskaraz egingo balu, hiriburu horietan euskara handituko litzateke.

Publicidad

Pantailetan

«Ikus-entzunezko eta sare sozialetako ekoizpena handitu behar da, baita kontsumitzeko konpromisoa ere»

– Esan ohi duzu txapek supergaitasunak dituztela, baina denbora mugatu baterako?

– Euskaraldiak indarra du mugatua eta intentsoa delako. Hamabost egunetan maximoki adierazten dugu nahi eta aukera hori, eta hori egiten dugu txapen, banderolen, muralen eta abarren bidez. Horrekin sortzen duguna da giro babestu, abegikor bat, jendea animatzeko hizkuntz ohituretan aldaketa horiek egitera. Bere hizkuntzarekiko segurtasun falta duenak, ohitura ez duenak, inertziz beti ere erdaraz edo fran-tzesez egiten duenak, Euskaraldiak aukera ematen dio urrats hori egiteko babestua sentitzen delako eta giro bat ikusten duelako. Baina hori urte osoan zehar mantentzea ezinezkoa da.

– Eta gero nola bideratu sortzen den energia sozial hau?

– Arigune askotan orain martxan jartzen diren dinamika horiek jarraitu egingo dira. Baina neurri handi batean norberak eutsi behar die hor izandako lorpenei. Euskaraldia bultzada bat da eta gero inertzia bihurtzeko lan hori batetik badagokio pertsona edo erakunde bakoitzari eta gero gu euskara elkarte edo zerbitzuetatik saiatuko gara giro bat lortzen izandako lorpen horiek ahalik eta iraupen gehien izan dezaten eta ahalik eta modurik sakonenean mantedu daitezen.

Publicidad

– Ikus-entzunezko plataforma eta sare sozialetan nola areagotu liteke euskararen erabilera?

– Bi aspektu daude. Bata da eskaintzarena, eta Pantailak Euskaraz mugimenduak adierazi duen bezala behin eta berriz, gaur egun euskararen presen-tzia pantailetan murritza da. Ikus-entzunezko legearen inguruan lorpen batzuk izan ziren, ez guk nahi adinekoak, eta gero ezinbestekoa zaigu ikus-entzunezko eta sare sozialetako ekoizpena handitzea, eta hor indar gehiago jar-tzea. Eta hor sartzen da neurri batean EITBtik egiten den lana, bestelako zineari ematen zaion sustengua eta abar. Eta horrek badauka bigarren alderdia: kon-tsumoarena. Euskaldunok ere euskarazko produkzio kulturala gehiago kontsumitu beharko genukeela, euskarari hauspo gehiago eman. Uste dut hor herritar bezala ere badugula erantzunkizun bat euskarazko musika, liburuak, ikus-entzunezkoak edo sare sozialak erabiltzerakoan gure esparru sozio-komunikatiko hori indartzeko.

«No hay que tener miedo a meter la pata, así se aprende»

No hace falta ser capaz de hablar ni saber euskera para participar y apoyar Euskaraldia. En este ejercicio social todos tienen cabida, subraya Kike Amonarriz, presidente de Euskaltzaleen Topagunea, la federación de asociaciones de euskaltzales que organiza Euskaraldia junto con la viceconsejería de Política Lingüística del Gobierno Vasco. A su juicio, lo «importante» es que todas aquellas personas que son capaces de entender euskera pero no de hablarlo «se animen y den esos paso de abrir la puerta a unas conversaciones en bilingüe. Si no se ven capaces de llevar adelante una conversación en euskera pero sí entenderla, que se pongan la txapa de 'belarriprest' y experimenten esa posibilidad de integrarse en el mundo del euskera, aunque únicamente sea como receptores».

Amonarriz destaca que esta aproximación al euskera les va a ayudar a ir dando también pasos en la mejora de sus conocimientos, «y también animar a comenzar a utilizar el idioma», aunque sea de manera «muy rudimentaria quizás al principio, pero no hay mejor manera de aprender a hablar que hablando».

En este sentido, el filologo y euskaltzale se dirige especialmente a las personas que están aprendiendo euskera y que todavía piensan que no tienen un gran nivel, a quienes insta a que «no les de miedo meter la pata, porque no hay manera de aprendar un idioma sin meter la pata. Creo que Euskaraldia, tomándolo desde ese punto de vista, les va a resultar interesante, práctico y, además, divertido».

Todavía está abierta la inscripción para participar en esta edición de Euskaraldia. Amonarriz insisite en la «importancia» de que personas con distintos niveles de conocimiento del euskera se impliquen, y destaca la participación de aquellos 'belarriprest' que son capaces de entenderlo «porque la aportación que van a hacer a la utilización del euskera va a ser muy grande, y para nosotros es importante que se apunten a esta dinámica».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad