Idurre Eskisabel, 2024 hasieran egindako agerraldian. Lobo Altuna

Kontseiluarentzat ez da «euskararen normalizazioak» behar duen dekretua

Eragileak «abagune» bat galdu dela iritzi du, «jauzia sendoa» emateko aukerari uko egin zaio eta «oldarraldu judizialaren» eragina nabaria dela

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 21 de febrero 2024, 12:17

Eusko Jaurlaritzak datorren astean onartzea espero duen Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretuaren oso kritiko azaldu da Euskalgintzaren Kontseilua «normalizazioak behar» duen araua ez dela iritzita. Testu berriak «aurrerapauso batzuk» dakartzala onartzen badio ere, funtsean «euskararen normalizazioak sektore publikoan dituen erronkei eta egiazko posibilitateei» ez diela erantzuten leporatu dio.

Publicidad

Dekretu berriak 1997an onartutako eta 30 urteko ibilbidea egin duen araudia ordezkatuko du. Bide honetan Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa eta gizarteko aniztasunak izandako bilakaera ikusirik, «abagunea» ez baliatu izana eta «jausi sendoagoa» emateko aukerari «uko egin» zaiola dio Kontseiluaren oharrak. «Finean, dekretu berriari jauzirako bokazioa falta zaio eta, hainbat kasutan, agerikoa da oldarraldi judizialak dekretu honen garapena modu nabarmenean baldintzatu duela. Alabaina, anbizioz jokatu eta oldarraldi judizialak ezarritako mugak gainditu beharrean, epaitegiek ezarritako murrizketak islatu dira dekretuaren azken bertsio honetan», azpimarratzen dute ondorioek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad