Kontseiluak «kezka handiz» hartu du ebazpena

«Azken sententzia honek are argiago utzi du oldarraldi judizial trinko bat ari dela gertatzen euskararen normalizazioaren aldeko hizkuntza politiken kontra», salatu du

J. A.

Viernes, 7 de julio 2023, 15:00

«Kezka larriz» jaso du Euskalgintzaren Kontseiluak Auzitegi Konstituzionalak Udal Legearen gainean emandako epaia. «Azken sententzia honek are argiago utzi du oldarraldi judizial trinko bat ari dela gertatzen euskararen normalizazioaren aldeko hizkuntza politiken kontra, gero eta bortitzagoa den oldarraldia», nabarmendu du. Izan ere, ardura ez da berria ostiral honetan plazaratutako adierazpenak dioen bezala.

Publicidad

Kontseiluaren ustez, Udal Legearen kontrako ebazpenaren bidez «koska bat gora egin du oldarraldiak», batetik, Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren erabaki bat delako eta lege bat ezeztatu duelako, hau da, «botere judizialak legegilea ordezkatu eta hizkuntza politika egitea erabaki duelako herritarren borondatearen aurka», eta, bestetik, arau hori bertan behera uzteak eta horretarako eman diren arrazoiak «hamarkadetako atzerapausoa izan daitezkeelako hizkuntza politikaren arloan».

Are gehiago dekretua «kontsentsu zabalez» onartu zuenean Eusko Legebiltzarrak. «Konstituzionalaren erabakiak, erakundearen erabakimena higatzeaz gain, kontsentsu sozial handi hori bera urratzen du, hots, erakundeen zein herritarren erabakimena», salatu du Kontseiluak. Hala, udalei «euskararen normalizazioa xede duten hizkuntza politikak aurrera eramateko aukera» ukatzen diela ohartarazi du eta neurriak hartzea zailtzen duela «egoera gutxiagotu eta zaurgarrian den hizkuntza eta hiztun komunitatea indartzeko».

Azkenik, erabakiari erantzuteko sor daitezkeen ekimenez harago, bi kontu ekarri ditu gogora instituzioak. Batetik, auzitegietatik etorritako azken ebazpenen harira maiatzaren 10ean Bilbon beste hainbat eragileren babesarekin aurkeztutako adierazpena; eta, bestetik, azaroaren 4an deitutako manifestazioa. Ildo horretan, «olatu erreakzionario eta euskarafoboaren aurka kaleak betetzera» deitu ditu herritar guztiak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad