Las diez noticias clave de la jornada
Enpresa munduan euskara sustatzeko egitasmoak sustuta nahi ditu 'Lanera' egitasmoak. Félix Morquecho

Jaurlaritzak 252 udalerritan bilerak egin ditu arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeko

Hizkuntza politika. ·

Helburua enpresak eta langileak inplikatzeko proiektuak garatzea da

Gaizka Lasa

Donostia

Lunes, 11 de agosto 2025, 18:41

Eremu sozioekonomikoan euskararen erabileran jauzi kualitatiboa lortu nahian dabil Eusko Jaurlaritza, eta lan munduan hizkuntzarekin lotutako proiektuak abian jarri aurretik entzute prozesu bat burutu du azken hilabeteotan. 252 udalerritan garatzen ari diren ekimen anitzak ezagutzeko 25 bilera izan ditu bertako ordezkariekin, modu horretara eskualde bakoitzaren tresnak eta erritmoak hobeto ulertzeko. Bilera hauek 'Lanera' egitasmoaren lehen fasearen baitan burutu dira. Helburua euskararen sustapenerako abian diren ekimenak partekatzea izan da, eta ekimen berriak sortzeko bideak aztertzea.

Publicidad

Aitor Aldasoro Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eskerrak eman dizkie udalerri guztiei eta haien ordezkariei egindako ekarpenagatik.«Etorkizuneko proiektuak egin ahal izateko ezinbestekoa da entzutea eta diagnostiko partekatua egitea» adierazi du. Hain zuzen ere, ekimen honen hurrengo urratsa irailean garatuko den diagnostiko partekatua eta lehentasunen ezarpena izango da. Ondoren, ekimen zehatzak jarriko dira martxan, lurralde bakoitzeko enpresa-errealitatearekin uztartuta.

'Lanera' izenak berak bi esanahi uztartzen ditu: era (modua) eta -ra (norabidea), hots, lana ulertzeko modu berria eta euskararen bidezko norabidea. Eusko Jaurlaritzaren helburua da «elkarlanean, euskarak lan munduan eta eremu sozioekonomikoan presentzia sendoa izatea»

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad