Ikerbasqueko ikerlari bat.
Ikerbasque | Research Fellows

20 ikertzaile gazte kontratatzeko deialdia

Ikerbasquek 'Research Fellows' programaren ekitaldi berria egin du eta emakume ikertzaileak eta Euskaditik kanpo lanean ari diren euskal ikertzaile gazteen itzulera bultzatu nahi du batez ere

DV

Miércoles, 11 de enero 2023, 16:53

Ikerbasque Zientziaren Euskal Fundazioak 'Research Fellow' programaren 2023ko deialdia egin berri du goi mailako ikertzaile gazteen «harrobia» sustatzeko, arduradunek adierazi dutenez. Horretz gain, programak funtzio bikoitza du: alde batetik, atzerrian lanean dauden zientzialariak erakartzea (euren ibilbideko une batean joan ziren bertokoak barne) eta, bestetik, Euskadin ikertzen dihardutenei beren ibilbidea sendotzeko aukerak eskaintzea.

Publicidad

Iazko deialdiak izandako arrakastak eman dio jarraipena ekimenari. Zehazki aurreko deialdiaren ostean 94 lagun kontratatu dira jada, 18 herri ezberdinetakoak eta, oraingo honetan, 20 ikertzaile gazte kontratatzea aurreikusten da deialdiko oinarrietan.

Ezagutza arlo guztietako eta hiru eta hamar urte arteko eskarmentua duten mundu osoko ikertzaileek aurkez ditzakete beren eskaerak webgunearen bitartez eta, ostean, Europako Batzordearen irizpideen araberako ebaluazio prozesu sakona egingo da. Emakume ikertzaileak eta Euskaditik kanpo lanean ari diren euskal ikertzaile gazteen itzulera bultzatu nahi du batez ere

Eskainitakoa bost urterako lanpostua da. Epea pasatakoan ikertzaileak ebaluatuak izango dira eta toki iraunkorrak lortzeko aukera izango dute. Aukeratutako zientzialariek Euskadiko unibertsitate eta ikerketa zentroetan eta jakintza arlo guztietan egingo dute lan, bai zientzia esperimentaletan (Biologia, Kimika, Fisika), bai medikuntza, matematika, ingeniaritza, gizarte zientzia eta giza zientzietan ere.

Ikerbasquek hurrengo lau urtetan 100 ikertzaile kontratatzeko asmoa dauka, horietatik 36 Europako Batzordeak finantzatuta. Eusko Jaurlaritzak ere finantzatzen du programa, Euskadin zientzia sustatzeko duen konpromisoan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad