Idurre Eskisabel, Kontseiluko idazkari nagusia, hedabide honi eskainitako elkarrizketa batean Borja Luna
Kontseiluko idazkari nagusia

Idurre Eskisabel: «Euskararen alde lan egiteko masa kritiko handia dago gizartean»

Egunerokotasunean «euskaraz bizitza integrala» egiteko ariketan oztopoak hor daudela oroitzen du Idurre Eskisabelek

Jon Agirre

Donostia

Domingo, 3 de diciembre 2023, 07:27

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, ospakizuna eta aldarrikapena batuta,hizkuntzaren normalizazio eta biziberritze prozesurako euskara erdian jartzea aldarrikatzen du Idurre Eskisabelek, Kontseiluko idazkari nagusiak.

Publicidad

– Bizi dugun egoeran Euskararen Nazioarteko Egunak are zentzu gehiago du ala datarekin soilik ez da nahikoa?

– Aho biko ezpata da, egutegiari errepasoa eginda egunero dugu nazioarteko egun bat edo bi eta euskararena ospatzeak berak oroitzen digu oraindik anomalia egoera horretan gaudela, guztien oinarrian baitago azpiratze adierazpena. Egun hauek dute desioa, bulkada eta iparra etorkizunean zentzurik ez izatea. Egunaren tankerari begira egia da asko duela konmemorazio edo ospakizunetik, garen hori eta hona ekarri gaituena gogoratzetik eta ez zaio baliorik kendu behar, gutxitze egoeran dauden norbanako eta taldeek ezinbesteko dutelako tarteka halako ariketak egitea. Kutsu aldarrikatzaileago bat agian falta zaio.

– Mobilizazio maila egunero mantentzea ere ez da erraza.

– Ez. Ruper Ordorikak 'Zaindu maite duzun hori' abestian esan zuen eta azaroaren 4ko manifestazio amaieran ekarri zuen gogora, 'inork ez zidan esan euskaldun izatea zein nekeza den'. Nekezia hori euskararen inguruan ardazten garen guztiongan itsatsita da. Egunerokotasunean, berdin du zein txokotan, Arnasgunerik Arnasguneenean ere, euskaraz bizitza integrala egitea ia ezinezko ariketa bat da eta intentsitateak, nekeziak, nekea sortzen duela. Horregatik alor bizigarri hori elkarrekin ospatzea eta atseden hartzearen beharra.

– Azaroaren 4an Bilboko kaleak bete zituen Kontseiluak egindako deialdiak. Zein gorputzaldi utzi dizue hilabete geroago?

– Balorazioan esan bezala, oso baikorra. Euskararen normalizazioaren eta biziberritzearen alde egiteko masa kritiko handia dagoela erakutsi zuen, adostasun handia dagoela. Erantsiko nuke horrek jenderen borondateari bide emateko ardura eransten digula, ondo kudeatzeko eta normalizazioan eta biziberritzean aurrera egiteko senaren baitan.

– Zein da hurrengo pausua?

– Funtsezkoa den akordio soziopolitikoa, lanketa abiatu dugu eta lehendabiziko harremanak gauzatzen gaude.

– Eragile eta sindikatuen ostean, pasa den astean Lehendakariarekin bildu zineten. Elkarlanerako aukera ikusi duzue?

Publicidad

– Bilera garrantzitsua izan zen, lasaitasunez azaldu ahal izan genion euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua edota oldarraldi judizialarekin gertatzen ari dena nola ikusten dugun. Entzun genuen Lehendakariak esateko zeukana eta diagnostikoan hainbat kontutan gertuko ikuspegiak egon ziren. Hasitako bidearen geltokietako bat izan da, asmoa Euskal Herriko beste eremu administratiboetako gobernuekin batzea da. Bilboko manifestazioak atxikimendu esanguratsuak jaso zituen uztai politikotik –EAJ, EH Bildu eta Sumar– eta badakigu beste batzuk falta zirela. Orain lana adostasunetan sakontzea eta egon ez zirenekin adostasunak bilatzen saiatzea izango da. Hori bai, ez du zentzurik baldin eta gizartean adostasun horiek lantzen ez badira.

– Epaitegietatik heldutako erabakiak «oldarraldi judizialtzat» jo dituzue eta udalentzako protokoloa landu duzue.

– Euskararen normalizaziorako administrazioan erabiltzen diren arau eta tresnen aurkako oldarraldi sistematikoa dago, batzuetan enplegu lehiaketetako hizkuntz eskakizunen aurka edo handiagora joz Udal Legearekin gertatu zen bezala. Hurrengo hilabeteetan epai gehiago aurreikusten ditugu badakigulako hainbat helegite jarriak daudela. Mugimendu feministari ikasitako zerbait izan da, eraso matxistak gertatze direnerako jendeak haien kontrakotasuna erakusteko tresneria erraza izan dezan. Eragileen eta herritarren esku jarri duguna, epaien aurkako ezinegona adierazteko bide bat. Epai gehiago aurreikusten ditugu gainera, badakigulako hainbat helegite jarriak daudela.

Publicidad

– Hainbat konturekin kritiko izan zarete, tartean hezkuntza legea.

– Prozesua oso hurbiletik jarraitu dugu hezkuntza funtsezko zutoinetako bat delako eta ekarpenak egin ditugu. Tartean hezkuntza komunitateko eragile, gehiengo sindikal eta aditu askorekin landu dugu zer jaso beharko lukeen datozen urte eta hamarkadetan euskararen normalizazioan baliagarri izango den tresna izateko. roposamen oso bat egin genuen ere jaso beharko lukeena diseinatuz eta lege proiektua aurkeztu zenean 33 zuzenketa zehatz aurkeztu genituen.

– Euskarak ikus-entzunezkoetan duen presentzia ahula ere salatu duzue Aldatu Gidoia edo Pantailak Euskaraz mugimenduekin elkarlanean.

– Etorkizunari begira zutoin garrantzitsuetako bat da. Asko baldintza ditzake hainbat gauza eta birpentsatze handi bat egin behar dela uste dugu. Bereziki bi arlo daude jorratzeko: Hego Euskal Herriari begira Madrilen gauzatzen ari den ikus-entzun eta zinema legea eta, bestetik, Legebiltzarraren bidez garatzea euskararen normalizazioa erdigunean jarrita.

Publicidad

«La digitalización y la irrupción del inglés cambian el paradigma»

«Es la gran incógnita, cómo revertir la tendencia». Los últimos estudios resaltan la brecha entre el conocimiento y el uso del euskera, sobre todo en las generaciones más jóvenes e Idurre Eskisabel no esconde que es algo que preocupa a todos los que trabajan en el proceso de normalización del euskera. «Tiene una respuesta muy compleja y que nadie acaba de encontrar», ya que influyen múltiples factores, desde los económicos a los sociales pasando por los políticos. Lo que sí tiene claro es que debe ser «una respuesta integral». Además, señala que nuestra relación con los idiomas ha cambiado, que la irrupción del inglés «cambia el paradigma porque está en su día a día». En ello influye, también, la digitalización de nuestra sociedad y la poca presencia que tiene el euskera. «Prestigiar el euskera no es un ejercicio fácil».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad