Irudi ikusgarriak utzi zituen 22. Korrikak, besteak beste Anoeta zeharkatu zuenean. Jose Mari López
23. Korrika | 'Harro Herri'

Hirutan igaroko da Korrika Gipuzkoatik

Martxoaren 14ko irteera Irundik izateaz gain, martxoan 19 arratsaldetik 20 eguerdira eta martxoaren 23 ia osoa igaroko ditu lurraldean

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 11 de enero 2024, 11:58

Pasa den azaroan 23. Korrika irteera eta helmuga jakinarazi ostean, AEK-k ostegun honetan jakinarazi du 2.700 kilometroko ibilbidea bere osotasunean. Martxoaren 14an abiatuko da Irunen arratsaldeko 16:00etan eta lehen orduan Bidasoa aldean igaro ostean Hendaiarantz abiatuko da arratsaldeko 17:19an. Horretaz gain, noski, kilometro mordoa gehiago egingo ditu Gipuzkoan barrena. Martxoaren 19an helduko da berriro Nafarroatik eta azkenik Baionara bidean martxoaren 23an iritsiko da Araba aldetik. Kilometroak erreserbatzeko aukera, berriz, otsailaren 1ean zabalduko da.

Publicidad

Euskararen aldeko martxa 'Harro Herri' lelopean abiatuko da Irungo San Juan Plazatik eta hiri erdialdera, Kolon ibilbidera, 16:18ak aldera iritsiko dela aurreikusten du antolakuntzak. Ostean 23. Korrika Hondarribira joango da eta berriro itzuliko da Irunera 17:00ak pasatuta. Jarraian Santiago Zubia zeharkatu eta Lapurdira igaroko da. Laugarren aldia izango da Gipuzkoatik abiatuko dena Korrika, 1980an lehen edizioan Oñatitik, 1997an Arantzazutik eta 2013an Andoainetik irten ostean.

Ia astebete geroago, jada leukoaren 1300 txanda baino gehiago izan direnean, helduko da bigarrenez 23. Korrika Gipuzkoara. Araba eta nagusiki Nafarroa zeharkatu ostean, martxoaren 19ko 20:09etan Goizuetako bidetik Hernanira heltzea aurreikusten du antolakuntzak eta astearte osoa Buruntzaldean egitea. Izan ere, Hernanitik Urnietara (21:38) joango da lekukoa eta gero Lasarte-Oria (21:58) eta Usurbilen (22:53) izango da. Eguna Oriora (23:57) bidean amaituko du euskararen martxak eta asteazkeneko arratsaldea arte Gipuzkoa zeharkatuko du.

Lehen orduak Orion hasita lekukoa Urola Kostan barrena ibiliko da eskuz esku. Zarautz (00:43) izango da hurrena eta jarraian helduko da Getaria (01:38) eta Zumaiaren (02:03) txanda. Gau bete-betean igaroko da Urola Erdira Aizarnazabaleko bidetik (03:05) eta GI-2633 errepidetik Zestoara (03:59) heltzeko. Handik Bainuetxea pasatuta helduko da Azpeitira (04:50) eta basilika agurtu ostean hartuko du Azkoitirako bidea (05:31). Oraindik ilun dela utziko du eskualdea eta 06:32 aldera espero da Debagoienera heltzea. Elosutik sartuko da Korrika eta Bergaratik (06:44) igaro ostean lekukoa jada egunez Elgetara (08:28) helduko da, ostean Bizkaian sartu-irten laburra egiteko.

Martxoaren 20ko bigarren txandan Debabarrenetik hasiko du, Eibarren, 10:24ak aldera. Hiriko puntu nagusiak igarota Soraluze (11:15) aldera joko du eta jarraian helduko dira Elgoibar (12:09), Mendaro (12:55), Deba (13:28) eta Mutriku (14:11), berriro ere Bizkaira joateko Ondarroatik. Hiru egun itxaron beharko dira berriro ere Gipuzkoara heltzeko euskararen aldeko martxa.

Publicidad

Arabatik, Legutiotik, helduko da 23. Korrika Mugara (02:04) larunbata apenas hasi denean eta ia egun osoa egingo du Gipuzkoan. Ziur harrera aparta egingo diotela Debagoienan lekukoari, are gehiago larunbata izanda. Ohi bezala herriz herri egitarau berezia antolatuko dute bertako eragileek euskararen martxa aurretik eta ostean, musikaz eta jaiaz blaituz aldarrikapenerako korrika-saioa. Urola Garaia bidean igaroko ditu Gatzaga (02:11), Eskoriatza (02:37), Aretxabaleta (03:16), Arrasate (03:35), Oñati (04:21) egunsentiaren aurretik heltzeko Legazpira (05:45).

Eguzkiaren bila ibiliko da ostean herriz herri euskararen martxa. Zumarraga (06:47) izango da lehena eta Goierri zapaldu aurretik lekukoa Urretxun (07:00), berriro ere Zumarragan (07:07) eta Ezkio-Itsason (07:26). Jada argi-printzak korrika ari direnen lana 'erraztuko' dutenean izango da korrika-saioa Gabirian (07:52) eta eguna berotze bidean doanean helduko da Ormaiztegira (08:38) Lierni bidetik. Jarraian izango dira Mutiloa (08:51), Zerain (09:04), Segura (09:17), Idiazabal (09:37), Olaberria (10:15), Lazkao (10:41), Beasain (10:56), Ordizia (11:34), Itsasondo (12:09) eta Legorreta (12:22).

Publicidad

Eguerdian indarberritzeko jateko eta edatekoa eman beharko diete Ikaztegietan, Tolosaldean egiten duen sarrera ospatzeko 12:48an eta aurretik duen bideari gogoz ekiteko. Bazkalostera bidean izango da Alegia (13:08), Tolosa (13:53), Ibarra (14:13), bigarrenez Tolosa (14:26), Anoeta (14:45), Irura (14:58), Amasa-Villabona (15:05), Zizurkil (15:31) eta Adunaren (15:44) txanda.

Eta bazkalosteko kafearekin igaroko da 23. Korrikaren lekukoa Buruntzaldeara Andoainen (15:57) sartuz, ostean Urnieta (16:42) eta sagardotegi boladan murgilduta izango diren Hernani (17:06) eta Astigarragan (17:51) arratsalde bereziaz gozatzeko. Handik egingo du jauzi Donostiara eta Gipuzkoako hiriburuan izango da eguneko azken argietatik gaua ia amaitu arte.

Publicidad

Martutenera arratsaldeko 18:00ak pasatak direla helduko dira euskararen aldeko aldarriak (18:09) eta auzoz auzo jarraituko du martxak: Loiola (18:29), Erriberak (18:42), Amara (18:47), Erdialdea (19:18), Kontxako pasealekua hartuta Antiguara helduko da (19:29) eta Añorgarako bidea hartuta biribilgunean buelta eman (19:55) ostean berriro Antiguara joango da 23. Korrika (20:07). Handik berriro Erdialderako bidea hartuko du (20:33) Gros auzora heldu (20:46), Alde Zaharrera itzuli (21:02), Egiako bidea hartu (21:23) eta Donostia ekialdea izateko hurrengo geltoki. Hala, Intxaurrondo (21:48), Bidebieta (22:09) eta Altza (22:22) pasa ostean Oarsoaldeara joango da.

Gipuzkoako azken kilometroak Pasaia Antxon (22:50) hasiko ditu, Trintxerpe (23:10) eta Pasaia San Pedrora (23:17) ere eramateko euskararen aldeko aldarria. Une horretan, 'korrika' egiteari utzi beharko dio tarte batez, lekukoa Pasai Donibanera txalupaz igaroko baita (23:24). Handik Lezora (23:33) jarraituko du, berriro ere korrika martxa hartu eta Errenteria bidea hartzeko. Larunbata amaitzear dela helduko da, 23:48ak aldera eta jada 23. edizioko azken egunean, igandea 24an Oiartzunen izango da Korrika (00:27).

Publicidad

Ostean Lesakarako bidea egingo du goiza Nafarroa aldean eta Lapurdin banatzeko. Baionara iritsiera 10:42etarako dago aurreikusia eta azken ordu erdia hiriburuko kaleetan egingo du helmugara 12:20an heltzeko. Behin 23. Korrika amaitzen denean jakinaraziko da lekukoak barnean daraman mezu sekretua eguerdiko 13:30ak aldera eta, osteko jai eta ospakizunean, omenduko da 'Azterketak Euskaraz'.

Konpromisoa berresteko aukera

'Harro Herri' leloaren bitartez «euskal komunitateak euskararekiko sentitzen duen harrotasuna» adierazi eta erakutsi nahi du AEK-k, azaroan egindako aurkezpenean azaldu bezala. Euskararen aldeko martxak iraungo duen hamar gau eta hamaika egunetan 2022ko ekimenak lortutako babesa berdintzea izango du helburu Aitziber Balantzategi Ibargoitia AEK-ko Artezkaritza-kontseiluaren lehendakariak esan zuen bezala 22. edizioaren «parte-hartze masiboak argi utzi zuen gure hizkuntzaz harro gaudela eta guztion artean komunitate sendoa osatzen dugula. Oztopo guztiak gainditzeko gai den herri harroa» irudikatuz.

Noticia Patrocinada

Hori bai, argi utzi zuten argazki jendetsu horrek ez duela euskararen normalizazioa ekarri eta ez dela iparra galdu behar. Hala, «harrotasun hori konformismoarekin ez nahasteko» deia egin zuen Balantzategik eta erakundeek euskararen normalizazioan duten «ardura garrantzitsua» gogora ekarrita «hizkuntza-politika ausartagoa eta inbertsioak» aldarrikatu zituen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad