Borrar
Plaza Gipuzkoa

Fisionomia kontuak

Asteartea, 9 apirila 2024, 12:56

Comenta

Garai batean burezurraren itxurari erreparatzen zioten arrazen jatorria aztertzeko. Gero RH negatiboak eta antzekoak baliatu izan zituzten jatortasunaren sustraiak finkatzeko. Zientziak eta denborak frogatu dute gure DNA uste baino nahastuagoa dagoela, nekez aurki daitekeela arraza edo jatorri garbirik. Denetarik dugula pixka bat, gu jakinaren gainean egon ala ez. Hala ere, batzuetan gai gara begi hutsez pertsona batzuk nongoak diren jakiteko, azterketa sakonagoen beharrik gabe. Janzkeragatik, keinuengatik, mugitzeko eragatik… Senak esaten digu: «Hau hemengoa da, beste hura hangoa…».

Horrelako zerbait gertatu zait azken egunotan. Madrilgo autobus geltokian nenbilela, mutil bat niregana hurbildu eta ordutegi jakin batengatik galdezka hasi zitzaidan euskaraz. Nekiena erantzun nion. Eskerrak eman zizkidan, eta ezin izan nion jakin-minari eutsi. Galdetu nion ea zergatik zuzendu zitzaidan euskaraz, non eta Madrilen. «Euskalduna zinela iruditu zait», bota zidan xalotasun halako batez. Euskaldun aurpegia omen dudala alegia, ahoa ireki aurretik ere. Burezurrik, RHrik edo kamiseta aldarrikatzailerik gabe. Indar xamanikoz inguratuta gabiltza, edo, bestela, ba omen dugu errepikatzen den patroi bat, fisionomia jakin bat, aire delizios bat. Flotatzen dabilen erretratu robot bat. Horrek esan nahiko luke benetan leku batekoa egiten gaituena ez dela hizkuntza, grina abertzalea edo nortasun agiria, itxura baizik. Nork esan behar zuen: itxura denez, itxurak ez du engainatzen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Fisionomia kontuak