Nire gitarra irakaslearen bidez jakin dut, Donostiako kaleetan gitarra jo nahi baduzu, sos batzuen truke, udalak casting moduko bat eskatzen omen duela baldintza gisa. Are gehiago, jotzeko lekuak mugatuta daude (Artzain Ona eta Bulebarra), eta frogatu behar duzu hamar minutuz errepertorio bat txukun jotzeko gai zarela. Berehala, galdezka hasi naiz neure artean, noren aurrean jo behar duzu? Funtzionario baten aurrean? Aldi baterako langile baten aurrean? Eta zer ezagutza mota eduki behar du epaile musikal horrek? Normalena, musika-eskolako norbait izatea litzateke, baina udala nola dagoen ikusita, ez litzateke harritzekoa sukaldari bat edo suhiltzaile bat bidaltzea, emozioetan eta soketan adituak izan daitezkeen aldetik. Kultur-etxeetako arduradunek, nolanahi ere, izango dute zer esanik… Eta kale garbitzaileek. Eta euskara eta berdintasun teknikariek. Azken batean, ze errepertorio jo behar duzu? Zenbat abesti egon behar dira euskaraz, zenbat gerta daitezke iraingarriak?
Kosta egiten da 'Got Talent' edo 'Ztanda' moduko bat imajinatzea udaletxean, ohiko epaimahai onbera eta maltzurrekin. Horregatik, gehiago ikertzea erabaki dut. Gitarra bizkarrean jarri, eta informazio bulegora joan naiz. Errepertorioan, noski, 'San Sebastiango martxa' eta 'Donostiako hiru damatxo' piezak sartu ditut, puntu gehiago lortze aldera. Harreran egokitu zaidan bulegariaren begirada desafinatuak, ordea, garbi utzi dit berak bakarrik erabakiko duela nire gaitasunaren inguruan, burokrazia korapilatsuetan temporik galdu gabe
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.