
Secciones
Servicios
Destacamos
J. A.
Jueves, 28 de noviembre 2024, 15:12
Euskararen normalizazioan diharduten langileen motibazioaren gaineko lana aurkeztuta lortu du Arrate Illarok Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika lehen saria eta honekin datozen 2.000 euroak. Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dituzten sarien banaketa ekitaldia abenduaren 10ean izango da Bilbon; UPV/EHUren Bizkaia Aretoan, arratsaldeko 5etatik aurrera.
Illaroren aitortzaz gain beste bi banatu dira Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sarietan. Bigarrena Eider Gurrutxagak jasoko du, Gipuzkoako hizkuntza-politikaren baitako hiru ekimen aztertzen dituen lanagatik, eta hirugarrena Oihane Alavarentzat izango da Durangaldeko 16 eta 18 urte bitarteko gazteen hizkuntza-praktikei buruzko lanagatik. Hurrenez hurren 1.300 eta 1.000 euro jasoko dituzte.
Illarok defendatzen duenez «enpresa zuzendaritzaren eta giza baliabideen kudeaketa estrategikoaren teoriek argi adierazten dute langileen motibazioa, ezagutza eta jarrera gakoak direla erakundeek beren helburuak bete ditzaten». Ildo horretan, ikuspegi hori hizkuntzra eramanda «euskararen normalizazioaren alde sektore publikoan zein sozialean lanean ari diren langileen motibazioari eta talentu-atxikimenduari erreparatzen die lan honek, langileen zaintzaren beharra azpimarratu eta motibazioan eragiten duten aldeko eta kontrako faktoreak argitara ateratzeko». Hala, egin duen ikerketan jasotako erantzunen arabera, «hizkuntza-normalizazioa lortzeko lan egiten duten pertsona gehienek bokazioa eta lotura afektiboa sentitzen dituzte beren lanarekiko». Hori bai, dena ez da urre eta sektoreak «langile kualifikatuei eusteko zenbait erronka» dituela ohartarazi du «Gainera, mugimendu sozialaren eta erakunde publikoen artean zenbait desberdintasun antzematen dira», amaitzen du laburpenak.
Eider Gurrutxaga Larrañagaren lanak, bigarren sariak, 'Partaidetzazko lankidetzak hizkuntza-politiken eremuan: 2014-2023 artean Gipuzkoako kasua aztergai' du izenburu eta laburpena honakoa da: «Demokrazia zein gobernantza terminoak geroz eta presentzia handiagoa hartzen ari diren garaiotan, Gipuzkoako hizkuntza politikaren baitan maila teorikoan gobernantza bidez antolatutako hiru ekimen aztertzea izan da lan honen helburua».
Azkenik, Oihane Alava Bernaolak aztertutako «Durangaldeko 16-18 urte bitarteko gazteen euskararen erabilera arau sozialen zokoan» lanak jaso du higugarren saria. Hau da muina: «Euskal Herriak lur eremu handia ez badu ere, herri batetik bestera sortzen diren euskararen erabilera aldaketak nabarmenak dira. Egiaz, ikerketa honen xedea gazteen hizkuntzara hurbilketa bat egitea da».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La Rioja
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.