Borrar

Euskara ahoan, abian da EuskarAbentura

127 gazteek gaur egingo dute lehen etapa Atharratzetik Maulera

J. A.

Asteartea, 2 uztaila 2024, 16:03

Comenta

Euskara ahoan eta motxila jantzirik, uztaila hastearekin batera abiatu zuen EuskarAbentura espedizioak 2024ko ekitaldia. Kilometroei ekin aurretik Atharratzeko udalak, Maite Pitrau auzapezak, harrera egin zien 127 gazte, 30 lan taldeko kide, eta, nola ez, EuskarAbenturako elkartekideei. Bilbo, Gasteiz eta Donostiatik abiatutako autobusek Nafarroa, Lapurdi, Behe-Nafarroa eta Zuberoako kideak jaso zituzten.

«Taldeak egin, kamisetak banatu, ezagutza jolasak.... gaurko egunaren helburua lehen kontaktua egitea izan da eta, batez ere, hurrengo hilabetean zehar elkarrekin bizitzeko antolatzea: eguneko eskema nola izango den esplikatu, etapak azaldu otordu ea garbiketa ardurak banatu», azaldu dute EuskarAbenturako kideek. Gaubela berriz Prefostako kideekin egin zuten. Gazteek espazioa eta proiektua lehen eskutik ezagutzeko aukera izan zuten. Familia argazkia aterata amaitu zuten estreinako eguna.

Gosaria hartu ostean ekin diote lehen etapari, Atharratzetik Maulera, 13,2 kilometroko ibilbidean. «Arratsaldetan, berriz, txoko polit hauetako proiektu, egitasmo eta edukia izango dugu». Eta datozen egunetan Pagola, Larzabale, Donibane Garazi, Orreaga, Auritz eta Zubiri zeharkatuko ditu EuskarAbentura espedizioak. Ipar Euskal Herriko kide batzuk datozen egunetan batuko dira Brebetako azterketa izan dutelako.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskara ahoan, abian da EuskarAbentura

Euskara ahoan, abian da EuskarAbentura