Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Elgoibar Ikastolako ikasle eta irakasleak, igandeko jai handiaren atarian. Félix Morquecho
Kilometroak 25

Elkarrekin euskarara salto egiteko jaia, osatuta

Elgoibar Ikastolak aurtengo Gipuzkoako Ikastolen aldeko jaia antolatu du. Dena prest dago ekitaldiz beterik datorren igandeko festa erraldoia ospatzeko

Osteguna, 2 urria 2025

Comenta

Ematen du atzo izan zela baina dagoeneko urtebete pasa da Azpeitiko Ikastola Ikasberrik 2025eko Gipuzkoako Ikastolen aldeko festa antolatzeko lekukoa Elgoibar Ikastolari pasa zionetik. Are gehiago, aurtengo Kilometroak jaia gainean da. Salto batean ailegatu da. Edo hobeto esanda, 'Salto-saltoka', Elgoibar Ikastolaren komunitateak datorren igandean ospatuko den festarako aukeratutako leloarekin bat eginez.

Antolakuntzak «adin guztiei begirako egitarau bete-betea» prestatu du bi egun barru ospatuko den Kilometroak jaiaren 49. ekitaldia behar bezala ospatzeko. Elgoibarko herriak ere, nola ez, dena prest dauka euskararen eta euskal kulturaren plaza nagusia eta euskaldun guztientzat arnasgune bihurtzeko. Edonola ere, igandeko festaren aurreko jardunaldiak zoramena izaten ari dira, bai Elgoibar Ikastolan bai herriko kale eta plazetan. Jende askoren urte osoko lana errematatzea falta da eta holakoetan ez dago hutsik egiteko aukerarik.

Iera Larrañaga, Elgoibar Ikastolako Kilometroak 25eko koordinatzailea, buru-belarri aritu da azken urte osoan zehar festaren antolakuntzan. Berarentzat «bizipen berri bat» izan da «horrelako festa handi baten antolakuntzan mulgiltzea». Egokitu zaion paperagatik «Udalarekin, Elgoibarko eragileekin eta herri kanpoko hainbat erakunderekin» elkarlanean aritzea tokatu zaio eta hori «oso esperientzia aberasgarria» izan da.

Hori bai, Ierak onartzen du azken egunak «potenteak» izaten ari direla: «pentsatzen duzu dena erdi lotuta dagoela baina beti suertatzen da zeozer eta erantzun beharra dago». Igandeko hitzordura begira, Ierak «ilusio handia» eta pare bat desio dauzka: «eguraldi ona egin dezala eta denok egun polita pasa dezagula».

Ildo beretik azaltzen da Elgoibar Ikastolako LH4ko irakaslea den Maite Fernández-Quejo. Azken urtean Kilometroak festaren sare sozialak kudeatzen aritu den taldeko kidea da eta igandeko festaren atarian «oso lanpetuta eta oso urduri» dagoela dio. Era berean, urriaren 5a ailegatzeko «gogo eta ilusio handia» dauzka: «Egindako lan guztiaren azken emaitza ikusteko desiatzen nago», aitortzen du.

Nola ez, ikastolako haur eta gaztetxoek ere 2025eko Kilometroak festa bizitzeko irrikan daude. Horietako bat Nora Garate da. DBH1eko ikasle honek onartzen du igandeko jaiaren atarian «gogo askorekin eta urduri ere bai» dagoela. Azken batean, «horrelako festa bat ez da Elgoibarren urtero egiten den gauza bat». Berak «lagunekin kontzertuetara joaten» ospatuko du egun handia.

Enaitz Arriola LH6ko ikaslea Norarekin bat dator. Berak ere igandean «goizetik lagunekin kalera» irtetzeko asmoa dauka: «Seguruenez bazkaltzera etxera joango naiz baina bazkaldu ondoren kalera joango naiz berriro, festaz disfrutatzen jarraitzeko», dio.

Olatz Astigarraga, Elgoibar Ikastolako lehendakariak, Aitor Elizaran, Kilometroak kultur elkarteko lehendakariak, eta Iera Larrañagak berak orain dela hamar egun Kilometroak jaiaren egitaraua eta festaren inguruko bestelako xehetasunak ezagutzera emateko egindako agerraldian nabarmendu zutenez, «adin guztiei begirako egitarau bete-betearekin dator 2025eko Kilometroak jaia».

Egunean zehar jai eremu barnean egongo den egitaraua

P

Aparkalekua

Euskotren

Deba ibaia

Autopista

A-8

1. Ikastola gunea

9:00. Ikastolako txarangaren Diana

10:00-10:30. Irekiera ekitaldia

10:00-11:00. Joaldunak

11:00-12:00. Ene Kantak

12:30-13:45. Asgarth

14:15-15:00. Xaribari

15:30-17:00. Go!azen!

17:15-17:45. Kittu!

Bazkaria (13:30-16:15)

Paella / Olaskoa Lumagorri / Makarroiak

Egun osoan zehar:

Puzgarriak

Kaiku baserria

Argitxo txokoa

Haurren jolasak

BERRIA txokoa (A. Kidam magoa)

Eroski elikadura tailerra

EITB Makusi

2. Aita Agirre plaza gunea

11:00-11:45. Kitziki

12:15-13:00. Txoteko ezpata

13:30-14:30. Heitxi

14:30. Erbuze konpartsa

15:00-16:15 Ehun kilo

16:45-18:00. Janus Lester

18:00-18:30. Kittu!

Beste ekintza batzuk:

10:30-13:15 Soka Salto txokoa

Egun osoan zehar:

Euskaltel txirringa zirkuitoa

3. Kalengoen plaza gunea

10:30-12:00. Herri kirolak + Bertsolariak (Nerea Ibarzabal eta Andoni Egaña)

12:30-13:30. Malko

14:00-15:30. Itzal erromeria

16:00-17:00. Bengo

17:30-19:00. Trikidantz

Beste ekintza batzuk:

Kalaka jolasak: Haur jolas ezberdinak (Elizako Arkupean)

4. B. Ezenarro kalea gunea

11:00-12:30. Eingo taldea

11:45-13:45. Mago Ibiltariak: Alain Zulaika, Rubik eta

Eneko Gutierrez

13:15-14:30. Mauxitxa

txaranga

15:00-15:30. Erbuze

konpartsa

15:30-17:15. Patxangoi elektrotxaranga

17:45-18:00. Kittu!

Egun osoan zehar:

Artisau azoka, Eragileen postuak

Jatekoa:

Eusko Label

Goiz osoan zehar ERRONKA lehiaketa herriaren barrenean ibiliko da hainbat proba egiten. Partaide guztientzako MAALA plazan bazkaria eskainiko da. 16:00etan bertan emango da lehiaketaren emaitza zein sari banaketa

AMAIA OFICIALDEGUI

Egunean zehar jai eremu barnean egongo den egitaraua

P

P

3

4

A-8

2

1

P

P

Aparkalekua

Deba ibaia

Autopista

Euskotren

A-8

1. Ikastola gunea

9:00. Ikastolako txarangaren Diana

10:00-10:30. Irekiera ekitaldia

10:00-11:00. Joaldunak

11:00-12:00. Ene Kantak

12:30-13:45. Asgarth

14:15-15:00. Xaribari

15:30-17:00. Go!azen!

17:15-17:45. Kittu!

Bazkaria (13:30-16:15)

Paella / Olaskoa Lumagorri / Makarroiak

Egun osoan zehar:

Puzgarriak

Kaiku baserria

Argitxo txokoa

Haurren jolasak

BERRIA txokoa (A. Kidam magoa)

Eroski elikadura tailerra

EITB Makusi

2. Aita Agirre plaza gunea

11:00-11:45. Kitziki

12:15-13:00. Txoteko ezpata

13:30-14:30. Heitxi

14:30. Erbuze konpartsa

15:00-16:15 Ehun kilo

16:45-18:00. Janus Lester

18:00-18:30. Kittu!

Beste ekintza batzuk:

10:30-13:15 Soka Salto txokoa

Egun osoan zehar:

Euskaltel txirringa zirkuitoa

3. Kalengoen plaza gunea

10:30-12:00. Herri kirolak + Bertsolariak (Nerea Ibarzabal eta Andoni Egaña)

12:30-13:30. Malko

14:00-15:30. Itzal erromeria

16:00-17:00. Bengo

17:30-19:00. Trikidantz

Beste ekintza batzuk:

Kalaka jolasak: Haur jolas ezberdinak (Elizako Arkupean)

4. B. Ezenarro kalea gunea

11:00-12:30. Eingo taldea

11:45-13:45. Mago Ibiltariak: Alain Zulaika, Rubik eta Eneko Gutierrez

13:15-14:30. Mauxitxa txaranga

15:00-15:30. Erbuze konpartsa

15:30-17:15. Patxangoi elektrotxaranga

17:45-18:00. Kittu!

Egun osoan zehar:

Artisau azoka, Eragileen postuak

Jatekoa:

Eusko Label

Goiz osoan zehar ERRONKA lehiaketa herriaren barrenean ibiliko da hainbat proba egiten. Partaide guztientzako MAALA plazan bazkaria eskainiko da. Bertan emango da lehiaketaren emaitza zein sari banaketa (16:00)

AMAIA OFICIALDEGUI

Egunean zehar jai eremu barnean egongo den egitaraua

P

P

3

4

A-8

2

P

1

P

Aparkalekua

Deba ibaia

Euskotren

Autopista

A-8

1. Ikastola gunea

4. B. Ezenarro kalea gunea

9:00. Ikastolako txarangaren Diana

10:00-10:30. Irekiera ekitaldia

10:00-11:00. Joaldunak

11:00-12:00. Ene Kantak

12:30-13:45. Asgarth

14:15-15:00. Xaribari

15:30-17:00. Go!azen!

17:15-17:45. Kittu!

11:00-12:30. Eingo taldea

11:45-13:45. Mago Ibiltariak: Alain Zulaika, Rubik eta Eneko Gutierrez

13:15-14:30. Mauxitxa txaranga

15:00-15:30. Erbuze konpartsa

15:30-17:15. Patxangoi elektrotxaranga

17:45-18:00. Kittu!

Egun osoan zehar:

Bazkaria (13:30-16:15)

Artisau azoka, Eragileen postuak

Paella / Olaskoa Lumagorri / Makarroiak

Jatekoa:

Eusko Label

Egun osoan zehar:

Puzgarriak

Kaiku baserria

Goiz osoan zehar ERRONKA lehiaketa herriaren barrenean ibiliko da hainbat proba egiten. Partaide guztientzako MAALA plazan bazkaria eskainiko da. Bertan emango da lehiaketaren emaitza zein sari banaketa (16:00)

Argitxo txokoa

Haurren jolasak

BERRIA txokoa (A. Kidam magoa)

Eroski elikadura tailerra

EITB Makusi

2. Aita Agirre plaza gunea

3. Kalengoen plaza gunea

11:00-11:45. Kitziki

12:15-13:00. Txoteko ezpata

13:30-14:30. Heitxi

14:30. Erbuze konpartsa

15:00-16:15 Ehun kilo

10:30-12:00. Herri kirolak + Bertsolariak (Nerea Ibarzabal eta Andoni Egaña)

12:30-13:30. Malko

14:00-15:30. Itzal erromeria

16:45-18:00. Janus Lester

18:00-18:30. Kittu!

Beste ekintza batzuk:

16:00-17:00. Bengo

17:30-19:00. Trikidantz

Beste ekintza batzuk:

Kalaka jolasak: Haur jolas ezberdinak (Elizako Arkupean)

10:30-13:15 Soka Salto txokoa

Egun osoan zehar:

Euskaltel txirringa zirkuitoa

AMAIA OFICIALDEGUI

Hiru gune herri barruan

Igandekoa bigarren aldia izango da Elgoibarrek Gipuzkoako Ikastolen aldeko jaia hartzen duela. Elgoibarko aurreneko Kilometroak 1996an izan zen eta hura bizi izan zutenek ez dute inoiz ahaztuko. Izan ere, aurreko aste osoan zehar eta festaren egunean euri asko egin zuen eta herriko inguruetatik prestatutako ibilbidea lokatzez beteta egon zen.

Datorren igandean baina, orain dela 29 urte bizi izan zena ez da errepikatuko. Izan ere, 2025eko Kilometroak jaia herrigunean ospatuko da: hiru gune eta azpigune bat izango dira, esan bezala, adin guztietara zuzendutako ekintzekin eta ikuskizunekin: «Gazteentzat erronka probak izango dira herri osoan zehar, txikientzat egur jolasak, puzgarriak, tailerrak, eskulanak, magoak, txarangak, elektrotxarangak, erraldoiak eta, nola ez, hainbat musika taldek kontzertuak eskainiko dituzte».

Indarrak hartzeko eta jan-edanarekin hornitzeko guneak ere ez dira faltako. Horrekin lotuta, ikastolako frontoian 450 lagunentzako jangela egokituko da: «helduentzat, paella eta oilaskoarekin osatutako menua eskainiko da, 18 eurotan; eta haurrentzat makarroiak eta oilaskoa, 12 eurotan».

Ondo merezitako omenaldiak

Ikastolak igandeko festa baliatuko du Aubixa baserrian urte luzez lanean aritu den Maritxu Loiola eta Aspanogi elkartea omentzeko. Aita Agirre kulturgunean (11:30an) egingo den ekitaldi horrekin «bizitza osoa euskararen zerbitzura emateagatik» egingo diote omenaldia Maritxuri: «Elgoibar Ikastolaren sorrera amestu zutenek 1962an zuten helburu bera islatzen du Aubixa baserriak: euskararen berpizkundea, arnasa eta bizia; elkarlana eta konpromisoa; ilusioz pentsatutako eta bihotzez gauzatutako proiektuak. Eta hori guztia, irribarre batekin».

Minbizidun haurrei eta haien familiei laguntzen aritzen den Aspanogik ere jasoko du merezitako errekozimendua, bere 30. urteurrenean: «1996tik, elkarte honek ez du bakarrik laguntza praktikoa eskaini: maitasuna, babesa eta indarra ere eman ditu».

Edonola ere, «euskararen alde beste salto bat emateko prest» hartuko du Kilometroak-en 49. ekitaldia Elgoibarrek. Hurrengoa, urrezko ezteiena, Lazkaon.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Elkarrekin euskarara salto egiteko jaia, osatuta

Elkarrekin euskarara salto egiteko jaia, osatuta