Las diez noticias clave de la jornada
Nora joan nahiko ote dute traktore hauek? EP
Pandemiatik gerrara

Ehun dukat pikope batean

Eroslea haserre jakiak garesti daudelako eta saltzailea eskasiatik atera ezinda. Nora begira jarri traktoreak orduan?

Gaizka Lasa

San Sebastián

Sábado, 10 de febrero 2024, 01:00

Nahikoa adore biltzea lortutakoan, erosketen karroa hartu eta txangoa abiatzen zuen amona Dorak. 'Zahartrosia' ondo zabalduta zeukan gorputzeko atal guztietara; buruan txertatuta, ordea, psikosia. Eskura bazeuzkan dendak baina herria zeharkatzen zuen, urrutiko auzo batean fruta, barazki eta beste lehengai batzuk merkeago aurkitzen zituela eta. Pagotxaren pozoinaren usain hutsak bizia ematen zion. Osasunari eragindako kalteen gainetik zegoen astean pare bat aldiz burututako balentria. Hura zen hura merkatuari sartzen zion gola! Biloben errieta guztien gainetik ospa-tzen zuena. Doratar asko dago gaur gurean, gazteak ugari, baina ez dakit zeru goietako eserlekutik begira amonari garai bateko irrifar maltzur hori aterako zaion bere jarraitzaileen jokabidea ikusita. Bake santuan ulertuko du prezioen gorabeheren jatorria. Lehen estutasunak ikusten uzten ez ziona.

Publicidad

Baserri bateko baratza eta abereak medio, justu antzean bizi iraun zuen amonak ikastera gindoazen umeei aberatsak izateko zer asmatu behar genuen pentsatzera bultzatzen gintuen bitartean. Eskolan, ordea, bestelakoak erakusten zizkiguten. Esaterako, energia ez dela deuseztatzen, transformatu baizik. Hori bera ez al da diruarekin gertatzen? Batek uzten duen txanpona beste norbaitek eramaten duela, alegia. Eta kontua da ez direla kontuak ateratzen. Eroslea haserre dendatik pobre ateratzen delako eta saltzailea bera ere suminduta lanaren ondorioa eskasia delako.

Trantze honetan, traktoreak noruntz bideratu da galdera nagusia. Badugu zer hobetu arlo honetan. Dorak urrutiko auzora bideratzen zituen. Nekazariek Europako legediari begira jarri dituzte bereak. Elegante askoak, gurpil erraldoi eta guzti. Urritasunarekin uztarrezinak. Doraren senarrak ez zuen horrelakorik sekula izan. Klima aldaketaren aurkako borrokarekin lerrokatutako legearen aurka atera-tzen dira kalera. Klasiko bat: ez egin jazarpenik arauak puskatzen dituzten horiei eta utzi neuri ere gauza bera egiten. Gizarte Segurantzak ere traktoreak norabide xelebrean jarri ditu. Baserritar erretiratuen azpijokoei begira. Beren produktuak azoketan saltzen jarraitu duten horiei terrorismoa leporatu ez dietenean... Bien bitartean, betikoak barrez lehertzen darraite transformatzen den energia hori guztia kontatzen, motor zarata urruti dutela.

Legedia problema. Klasiko bat. Ez joan gaizki dabilenaren atzetik eta utzi neuri ere gauza bera egitenManuel Lekuonaren antzerki inozentea debekatzera bidali zuten Polizia. Traktoreak beti norabide berean

Manuel Lekuona jaio zela 130 urte bete ziren atzo eta gauzak ez dira gehiegi aldatu. Lehen sektoreko benetako langile fin horien omenez 'Ehun Dukat' Oiartzungo maisuaren antzerkia berreskuratu dut. Bernardo Atxagak kontatu izan du, obra honetan 15 urte zituela parte hartzera gonbidatu zutenean, Polizia etorri eta debekua ezarri zuela. Goikoek behekoengana bidaltzen dituzte oraindik traktoreak.

Hala dio Ramus pertsonaiaren testuak, Dora edo beste mila baserritarrek esango luketen moduan: «Eun dukat eder dauzkat pikope batean/ bost kostata egiñak Jaunan izenean/ bizi al izateko zartzen naizenean.../ Zenbat lan egin dedan nik nere bizian/ eun dukatok onela biltzeko! zenbat lan!/ Ederrik ikusi det borda xar onetan/ ekaitz, gau illun-luze ta negu latzetan!/ Tximist-argi zorrotza leio zabalean/ trumoi-orroi-burrunda tellatu-gañean/ elurteak elurte borda-inguruan/ otso-zaunka izua ate-zirrituan.../ ardi danak beeka, gose bait-nituan.../ Ardiak, bai, gaxoak!... Zein maite ditudan!.../ Negar, negar ere nik egin det noizean/ bein baño geiagotan, bildotxak saltzean.../ Amaren errapetik —umeak artean—/ gaxoak, zupa-zupa, esnea edatean/ zenbat aldiz lotuta artu bizkarrean/ ta eraman ditudan marrakaz... zartzean/ bizi al izateko... mendian, pakean.../ Bañan, azkenean/ Jainkoari eskerrak ontan naizenean!/ eun dukatak or daude pikope gordean...»

Publicidad

Nora begira daude traktoreak? Nora Mediterraneoko tragedian? Nora Ekialde Hurbilean? Gurean beharrezkoa galdera hauteskunde bezperetan. Hautagai nagusiek –baita azpiegitura mundutik datorrrenak ere– Osakidetza aipatu dute. Bizkaiakoa, Gipuzkoakoa...?

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad