Borrar

Ez da berebiziko kontua, ezta trending topic izateko moduko gaia ere, baina, ohartu bazarete, liburu-aurkezpenetan eta, oro har, liburuarekin zerikusia duten ekitaldietan, gero eta gehiago ikusten dira egileen eta aurkezleen argazkiak, eta ez entzuleenak, batez ere ekitaldia sare sozialetan publizitatzen denean. Pentsa liteke logikoa ere badela, liburua aurkezten duena lehen lerroan agertzea, berak idatzi baitu liburua azken finean, eta harekin bizi izandako izerdiak eta insomnio gauak konpentsatu nahi izatea ez da horren harritzekoa. Baina, gaizki pentsatzen hasita, ondoriozta daiteke ego kontua ere badela, idazleak une oro aprobetxatu nahi duela nonahi eta noiznahi agertzeko, like-ak pilatzeko, nahiz eta like horien ia gehiengo osoa bere lagunek eta ingurukoek emango dizkioten. Alegia, inor gutxi ateratzen dela bere eskualdetik edo konfort eremutik halakoetan.

Baina bada arrazoi are susmagarriago eta gordinago bat. Normalean, egilea bakarrik ateratzen denean, horrek ia beti esan nahi du ez dela inor joan aurkezpenera, eta, noski, egileak ezkutatu nahi izaten du hori kosta ahala kosta, inork ez dezan pentsa hutsaren hurrena dela, apenas duela irakurlerik eta eroslerik. Hortaz, sare sozialetan liburu aurkezpenen berri ematen duten egileen argazkiak besterik ikusten ez dituzuenean, izan erruki pixka bat, beren buruak babesten ari dira idazle horiek, protekzionismoari jarraiki, eta ez beren egoak lotsagabeki destolesten.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Egoa eta aurkezpenak