Borrar
Plaza de Gipuzkoa

K. dosierra

Asteartea, 2 uztaila 2024, 16:03

Comenta

Melvilleren eleberri ezagunaren hasiera aipa zezakeen, bera nor zen adierazteko. «Esadazue Ismael». Zehazki, Ismail jarri zioten jaio berritan Gjirokastër hirian, harrizkoa deritzoten horretan. Abizenagatik ezagutzen genuen gehiago: Kadare. Idazleen alfabetoarekin aurrera jarraituz gero, hurrenkeran haren ondotik letorke Kafka. Ez bakarrik hurrenkerari dagokionez. Kadareren hainbat lanek egile txekiarraren giroa baitakarte gogora. Heriotza eta ametsa josi zituen jauregiko gortina guztietan. Bihar, hain zuzen ere, Kafkaren jaiotzaren 141. urteurrena da. Dosier hau hari eskaini beharko nioke, baina astelehen honetan hil berri da Kadare.

Mandatu bat egitetik nentorrela joka hasi zait WhatsApp-a. Lagun batek eman dit berria. Euria ari zuen une horretan. Jende gutxi zegoen pareko autobus geltokian. Norbait Albaniaren aurkako partidaz ari zen oraindik, konbikzio handiegirik gabe. Eskuin muturra boterera helduz gero, gure ametsak kontrolatuko dituen ministerio bat sortuko ote duten galdetu diot neure buruari. Itsu bat kantuan ari zen kalean. Rapsoda balkaniar traza hartu diot. Kaxoi moduko bat zuen oinetan, antzinako poeta baten ahotsa erreproduzitzen zuena. Txanpon pare bat bota diot. «Haren lanak geratzen zaizkigu», erantzun diot lagunari. Eguerdiaren setiotik ihes egitea lortu dut azkenean, hexametro itxurako pausotan. Jeneral baten ahotsa entzun uste izan dut airea urratzen: «Gerra azkarra izan daiteke, baina hildakoen bilaketa beti da motela».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco K. dosierra