Borrar
Plaza de Gipuzkoa

Bikini Operazioa

Martes, 10 de junio 2025, 13:06

Hasi da hurbiltzen 'Bikini Operazioa', udaberriak estutzen dituen bizimolde edo bizi-golde uste baino zabalduagoa. Garai batean, fededunek neurgailu metriko batekin arakatzen zituzten soberan zituzten gerri-bueltak; orain, ordea, nahikoa da mugikorraren aplikazio bat eta urrutiko agintea duen coach bat, estetika kontuetan liraindu beharreko koskak leuntzeko, sabelak frontoiaren paretak bezain lau uzteko, txapa eta guzti. Hezur haragizko lisaburdinak oro. Sinesmen horren leloa argia da: akabo konplexuak eta txitxiak arnasketa euspen bidez txikiagotzea. Bihur zaitez erakusmahai distiratsu hilabete pare batez, ikus dezatela oraindik baduzula borondate edo diziplina izpirik.

Berez, publizitate mundutik dator operazio horren zabaldu hau, emakumeari nola egon behar zuen esateko. Publizistak oso trebeak izango ziren, nonbait, orain emakumeak ez ezik, gizonak eta ez-binarioak ere jausi baitira idolatria horren sareetan, koipearen aurkako urrezko zekorraren kofradian.

Nik igerilekuko aldagelan ikusi berri dut jarraitzaile horietako bat. Txankletak, txanoa, bainujantzia eta betaurrekoak atera ditu motxilatik, guztiek ere erosi berriaren etiketa eta usaina zintzilik zutela. Banan banan kendu dizkie etiketak, kontu handiz. Ekipamendu berriaren distirak hamar metro karratuko eklipse bat eragin du aldagelan. Sabelalde apur bat puztua laztandu du hurrena, kezka aurpegiaz. Bistan da uste osoa duela uraren marruskadura indarrean, bataio espresean. Igerian jakingo al du behintzat?

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bikini Operazioa