Borrar
Plaza de Gipuzkoa

Kontzertu dodekafonikoa

Asteartea, 12 martxoa 2024, 11:43

Comenta

Astelehen honetan bildu zen transferentzien batzordea, otsailean adostutako eskumen transferentziak berresteko. Aukera ona jende arruntak transferentzia delako horiek nola ulertzen dituen galdetzeko, Peter Panen bat ematen baitu: Transferentzien Sekula Betiko Lurraldea. Enegarren transferentzia. Zenbat geratzen dira oraindik? Mesedez, altxa besoa Autonomia Estatutua irakurri duzuenok. Gehiengo zabalarentzat hipotekaren letra txikiaren eta hondakin ektoplasmikoaren arteko zerbait dira. Ixa espediente bat. Iker Jimenezen saiorako gai egokia. Tipo gorbatadun batzuk maletatxoarekin eta kartoizko irribarrearekin. Latinezko trans aurrizkiari leial: zerbaiten atzean edo bestaldean, edo zerbaiten bidez.

Ikaragarri dakigu historiari, mitoei eta kondairei buruz. Zipitzik ez, ordea, inguratzen eta gobernatzen gaituzten legeei buruz. Irakaskuntzan ere ez zaio garrantzi berezirik ematen. Ikasleak jantziak atera daitezke hirugarren mailako ekuazioetan edo kimika organikoan, baina Autonomia Estatutuaz eta Kontzertu Ekonomikoaz galdetzen badiezu, batek baino gehiagok galdetuko du ea non eskuratu daitezkeen kontzertu horretarako sarrerak. Ea Spotifyn entzungai dagoen. Dodekafoniko samarra da gure kontzertua.

Tira, neurri handi batean ulergarria ere bada. Hainbeste udal, foru, erkidego eta estatu mailako erakunde eta arauekin, abokatu edo aholkulari partikular bat beharko genuke geure burua legalki kokatzeko. Ea transferentzia hori noiz eskualdatzen diguten, gure dekonstrukzio legala errazte aldera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kontzertu dodekafonikoa