Fisikoki, Lurra deritzon planetan bizi gara, baina horrek ez du bermatzen denok mundu berean bizi garenik. On Kixote zaldun ibiltarien unibertsoan gatibu bizi zen, irakurritako liburuek garuna lehortu eta adimena lausotu ziotelako. Seguru Alejandro Amenábarrek Cervantesi eskaini dion 'El cautivo' pelikulan kontu horiek eta beste hainbat agertuko direla. María Pombo influencerrak, berriz, justu kontrakoa gomendatu du orain gutxi. Etxeko apalategian liburu bakarra zuen, 'Printze txikia', eta norbaitek horretaz galdetu zionean, irakurtzea atsegin ez duen jendearen alde egin zuen, bai eta irakurtzea gainbaloratuta dagoela esan ere. Eta agian ez du arrazoirik falta, begira zer gertatu zitzaion Alonso Quijanori gehiegi irakurtzeagatik... Ez dakiguna da zer gerta dakiekeen influencerren eraginpean denbora gehitxo ematen dutenei, baina baliteke haiei ere adimena ihartzea.
Publicidad
Neurria hartzea da kontua. Errotak dauden lekuan erraldoiak ez ikustea. Eta alderantziz. Ez gehiegi, ezta deus ere. Ziur asko, horixe da azken aldi luze honetan gehien galdu duguna: neurria. Neurri falta horren adibide, esan daiteke Netanyahuren gobernua gazatarren atzetik doala, Achab Moby Dicken atzetik zebilen ankerkeria berberarekin. Eta gainerako paralelotan bizi diren arduradun politikoak, aldiz, gatibu bizi dira, ezinean edo desneurrian. Martxa honetan jarraituz gero, Gazako zerrenda deritzon planetaren zatia biztanlerik gabe geratuko da luze gabe, gutxi batzuen resort bihurtzeko. Oroitu nahiko ez dugun mantxa edo orban bat.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión