Bertsolaritzaren harrobi ederra
Beñat Mujika donostiarra nagusitu zen Gipuzkoako Eskolarteko bertsolari txapelketan; Aizpea Garmendia lazkaotarra izan zen bigarren
A. URBIETA
Lunes, 18 de abril 2016, 07:25
Bertsozale eta bertsolari gazteen bilgune bihurtu zen atzo egun osoan Eibar. Bertso Eskolen Eguna ospatu zen bertan, bigarrenez, eta haren baitan, Oinak Buruan Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren final handia. Coliseo antzokian jokatu zen eguerdi partean eta Beñat Mujika donostiarrak jantzi zuen txapela bertan. Aizpea Garmendia lazkaotarra bigarren geratu zen.
Publicidad
Haiekin batera izan ziren kantuan aurrez jokaturiko bost kanporaketetan (Legazpi, Lasarte-Oria, Zarautz, Aretxabaleta eta Azkoitian), sailkatutako gainerako sei gaztetxoak: Gontzal Belategi eta Urko Arregi oñatiarrak, Andoni Mujika urnietarra, Itziar Mendia beasaindarra, Libe Goenaga getariarra eta Ane Peñagarikano zarauztarra. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Saroi Jauregi aritu zen. Lau neska eta lau mutil izan ziren, beraz, finalean, iazkoa (neska bakarra izan zen kantuan taula gainean) salbuespena baino ez zela izan agerian utziz.
Atzoko emaitza honekin Mujika eta Garmendia ekainaren 4ean Ereñozun jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalerako sailkatu ziren.
Finala bukatu ondoren elkarrekin bazkaltzeko aukera izan zuten gazteek arratsalderako prestatutako jolasen aurretik. 300 gaztetxo inguru elkartu ziren Unzaga plazan eta Urkizu parkean antolaturiko ekin-tzetan. Azken urteotan Ikastolen Elkartea eta Bertsozale Elkartea elkarlanean ari dira bertsolaritza bultzatu nahian eta lankidetza horren ondorio da, besteak beste, Eskolarteko Txapelketa eta Bertso Eskolen Eguna elkarrekin antolatzea.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión