Etiopian Ostalaritza eta Gastronomia eskola bat martxan jarri nahi du Ángel Olaran misiolariak
Zaporeak proiektuak elikadura urritasunaren aurkako borrokan pausoa izan nahi du
Joseba Zubialde
Viernes, 12 de diciembre 2014, 15:32
Etiopiako Wukro herriak elikatzeko duen segurtasun ezari erantzuteko xedearekin jaio da Zaporeak proiektua. Horren bitartez Ostalaritza eta Gastronomia Eskola bat martxan jarri nahi da, bertakoen egoera hobetzeko biderik onena hezkuntza hobetzea eta alor horretan laguntzea baita, azpimarratu du ostiral honetan Ángel Olaran misiolariak egitasmoaren aurkezpenean. Bera da proiektuaren bultzatzaileetako bat, Intxaurrondotik Wukrora eta Hernani Wukrorekin elkarteekin batera.
Publicidad
Proiektua aurrera eramateko orduan, misioko eta Olaran zuzendari den Saint Mary eskolako sukaldeak berrituko dira, gutxieneko erosotasun eta osasun baldintzak izan ditzaten. Horrekin batera, hotel bat eraikitzen ari dira herrian, eta urtebeteko epean martxan egotea espero da. Bi faktore horiek batuz, Ostalaritza eta Gastronomia eskolako ikasgai teorikoak Saint Mary-n eskainiko lirateke eta praktikak, berriz, berritutako sukaldeetan egingo lirateke.
Proiektua aurrera ateratzeko 80.000 euro inguru beharrezkoak dira, eta jada ia 30.000 lortu dituzte jendeak emandako diruaren eta irailean egin zen Koxk! festaren bidez. Abian duten crowdfunding egitasmoaz gain, Santo Tomas egunean Intxaurrondoko Gastronomia taldeak lortuko duen diru guztia aipatu elkarteei emango die.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión