Las diez noticias clave de la jornada

Irisgarritasun neurrien «geldialdia eta atzera-egitea» salatu du Gipuzkoako gutxitu fisikoen federazioak

Asteazkenan, abenduaren 3an, urritasuna duten pertsonen nazioarteko eguna dela eta manifestua plazaratu du Elkartuk

Joseba Zubialde

Lunes, 1 de diciembre 2014, 16:15

Publicidad

Irisgarritasun unibertsala "legez aitortutako oinarrizko eskubidea dela baina, eskubide hori betetzera zuzenduta dauden neurrien erabileran eta garapenean "kezkatzeko moduko geldialdea eta atzera-egitea" egon dela salatu du Elkartuk, Gipuzkoako Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileak, astelehen honetan plazaratu duen manifestuan. Asteazkenean, abenduaren 3an, Urritasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna dela eta egin du aldarrikapen hau Elkartuk.

Legedi horrek herritar guztiei berdintasun baldintzetan autonomiaz baliatzea eta moldatzea" ahalbidetzen diela defendatzen du Elkartuk. Hala ere, krisi ekonomikoak legez ezarritako betebeharrak haustea ekarri duela salatzeaz gain, aurreikusitako helburuak lortu izanaren ikuspegi okerra ematen ari dela ere adierazi du. Era berean, urritasuna duten pertsonak ordezkatzen dituzten elkarteekin elkarlan eskasa dagoela eta buruzagitza politiko baten gabezia nabaria dela ere azaldu du.

Horrela, pertsona askori berdintasun eta autonomía baldintzetan partehartzeko eskubidea galarazten zaiola salatu du Elkartuk bere manifestuan, eta horrek gizartebazterketa egoeran erortzea eta diskriminazio motaren bat jasateko aukerak areagotzea eragin dezakeela.

Horregatik guztiagatik, Elkartuk gai honetan zer esana duten eragile publiko eta pribatuei eskatu die legalki, politikoki eta ekonomikoki irisgarritasun unibertsalari lehentasuna emateko beharrezkoak diren urratsak egitea. Horrekin batera, urritasuna duten pertsonen herritartasun osoa lortzeko" eman behar diren pausoak "guztiontzako aukera berdintasunean eta errespetuan" oinarritu behar direla azpimarratu du elkarteak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad