San Sebastian Gastronomikak 25 urte daramatza gastronomiaren ardatz eta ikuspuntu gehienak ikusarazten. Osasun sendoaz gozatzen duenaren adierazgarri da esaterako urte batetik bestera erakusleiho honetara gero ... eta produktu eta marka gehiago batzen direla. Horren adibide garbia da atzo, astelehena izaki, ze itxura paregabea zuten Kursaaleko korridoreek. Han eta hemen sukaldariak, banatzaileak eta kazetari ugari beren esperientziak partekatzen.
Publicidad
Horretarako gune paregabea izan daiteke Galizako Xuntak aurkezten duena. Beraiek baitira aurtengo nobedadeetako bat. Donostiara Atlantikoko esentzia guztia ekarri dute. Bertara sartu eta Galiziako kostako edozein puntutara bidaiatzeko aukera izango duzu. Hala nola, olagarro edo berberetxo kontserbak probatzekoa ere. Betiere bertako ardoez lagunduta, nola ez.
Kontserbek badute kutsu negatiboa askorentzat. Bigarren mailako produktuak bailiran tratatuak izan baitira orain arte. Baina Galiziatik ekarri dituzten gutiziek ideia hau bazterrerazten dute. Esentzia guztia gordetzen dute lata txiki horietan gordetako itsaskiek. Beraz, Kursaalera gerturatzen den edonork Galiziara bidaiatxo bat egin nahi badu, hemen dauka gune aproposa. Eta mokadu batez gozatzeko aukera badauka, hartu segundotxo bat eta olagarroz egindako hostopilaz gozatu. Seguru ez zaretela damutuko geldialdi hori egin izanaz.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión