San Sebastian Gastronomika kongresuak baditu hamarnaka ardatz. Janaria eta sukaldariak dira garrantzitsuenetakoak baina Kursaalera hurbiltzen diren profesionalek badute non ikasia. Sukalde, arropa edota makineriak geroz eta toki garrantzitsuagoa ari dira hartzen eta horren 'errua' gastronomiaren inguruan lanean dabiltzanek dute.
Publicidad
Kursaaleko beheko solairuan sartu bezain pronto handik eta hemendik sukaldatzen ari diren jakien usainak segituan arrapatzen du bisitaria. Baina bada ere zer ikusia. Hala, Ticketbai-ren inguruan esplikazioak ematen jardun dute Urkotronik-ekoek. Batek baina gehiagok funtzionamendu berri honen nondik norakoak ikasteko aukera ikusi baitu azkeneko hilabeteetan. Makinariarekin jarraituz, Winterhalter, Sammic edota de Fagor-ek ere beren stand-ak ekarri dituzte Kursaaleraino. Negozio eta bezero berriak egiteko aukera paregabea ematen baitu norbanakoarekin hitz egiteak luze eta zabal.
Sukaldeko eta jantokietako hornidurek ere badute garrantzia aurtengoan. Churchill labainek beren produktuak ederki erakusten dituzte beheko solariuan duten txokoan. Haraino agertzen den orok mundu honen inguruan zerbait berria ikasteko aukera dauka. Eta amaitzeko arropa. Sukaldariek txeketekin amaituko dut gaurko zutabea. Chef Works Spain da sukaldari handienetakoak hain dotore jantzita ibiltzeko errudunak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión