Las diez noticias clave de la jornada
PEDRO MARTINEZ
Surfa eta olatuak

Badira beste batzuk baina gurean daude. Ere

Hortxe gure Kantauriko olatu batzuk. Surfeatzeko. Mundakakoaz gaindi, Hossegorrekoez, Zarautzekoez eta Orruaz aparte, Playa Grisekoaz gain, beste ziento dagoelako

Begoña del Teso

San Sebastián

Domingo, 4 de septiembre 2022, 17:54

Zurriolako holandarraren tontorra deitutakoa. Zurriola horretako eskuineko pareta miaztu ondoren, hondar gainean kasik, jira egiten duena eta Itsaso barrura hartzen zaituena. Berriro. Gupidagabe. Garaile moduan. Ganoragabe.

Publicidad

Kursaaleko malekoitik ateratzen zen ezkerreko eder hura, hondartza osoa zeharkatu eta gero, Sagueseko murruan amaitzen zena. Aspaldian desagertu zen, hareazko behe horiek aldatu zirelako. Gros auzoko hareatza arras jendetsuan polit eta poliki asko sortzen ari den erdiko desiragarri bat, bere esperoan gaituena, hondarrezko azpi horiek noiz eta nola finkatuko zain eta asmakizunetan.

Ondarretako Pikua izenekoa. Haizearen Orratzaren paretari pega-pega eginda doana, 3 metroko altuera izan dezakedana. Arrokak daude azpian. Horretxegatik bada arrisku eder bat gainean hegan egiterakoan. Gogortasun dezentekoa. Azkar demonio sartzen da hondartza aldera, ur zama harrigarriaz askotan.

Kontxan ere. Neguan, normalean. Eskumekoa. Motza. Azkarra.

Igeldo mendiaren eta Orioren artean, Perus baserritik ez hain urrun, Agiti! Eskuineko epiko bat. 9 metroko sagailoan hartzeko modukoa (bihotzik, trebezia, eta beharrezkoa den taula izanez gero). XXL bat, ertzetik oso oso hurbil (hurbilegi ez baduzu ez bihotzik, ez trebeziarik, ez taula egokirik). Baditu behe desberdinak, denak arrokatsuak…

Igeldo mendiaren eta Orioren artean, Perus baserritik ez hain urrun, Agiti! Eskuineko epiko bat. 9 metroko sagailoan hartzeko modukoa

Flyscharen inguruetan har daitezkeenen arteko asko sekretuak dira. Sarbidatuek, txapeldunek, itsasoaren maitaleek izenak badakizkite. Baita koordenatuak ere. Baina ez dituzte ia beste inorekin partekatuko.

Publicidad

Bai, badira polit batzuk Flyscharen ildo eta estratuen artean. Eta on nahikoak. Sekulakoak hainbat. Baina bat bakarra dago aipatzerik; Alkolea edo Punta Pitxarri. Mutrikukoa. Uharriak ditu hondoetan. Ezkerrekoa. Bastante luzea Eskarmentu handikoa izan behar sartzeko, hartzeko. Itsasbehera dagoenean da markaz fuerakoa. Baita arrisku handi handikoa ere, arrokak daude eta. Ez da bakarrik eskarmentu kontua baizik eta errespetu istorio bat. Ez badiozu merezi eta exijitzen dizuen begirunea eskaintzen, zureak egin du.

Deba ondoan… Sorginetxe. Badira beste piku batzuk baina burutik, gorputzetik, eskarmentutik, adoretik sano eta egoera ezin-hobean bazaude, horixe duzu erronka eta luxua. Eskuineko handi bat da, hondo arrokatsu baten gainean hautsi egiten duena. Izugarri ondo gordetzen ditu tamaina eta ur kantitatea. Taula handiak eroso maneiatuz gero, hor duzu aukera paregabea.

Publicidad

Eskumakoa. Irmo irmoa. Take-off erabat erradikala duena. Etortzear den udazkena da unerik aproposena bertan aritzeko

Salto egingo dugu Bizkaia aldera. Hor baita, Ispasterren, lerrootan aipatutakoen artean klasikoena, ezagunena akaso: Ogeia!

Eskumakoa. Irmo irmoa. Take-off erabat erradikala duena. Etortzear den udazkena da unerik aproposena bertan aritzeko. Bada ere ezkerreko bat nahiko majoa. Eroriz gero, arrokak ez dira arazoa trikuak baizik. Hamaika dira eta sastatu egiten dute. Kontuz eta errespetuz ibili.

Publicidad

Hortxe gure Kantauriko olatu batzuk. Surfeatzeko. Mundakakoaz gaindi, Hossegorrekoez, Zarautzekoez eta Orruaz aparte, Playa Grisekoaz gain, beste ziento dagoelako. Bukatu da uda, bai. Baina sekula ez olatuak. Gozatu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad