«Defentsa zentral batek zelaian hitz egin behar du»
Hondarribiko eta Euskal Selekzioko jokalaria da Miren Gonzalez kadetea, Realarekin ere entrenatzen du
PABLO MUNILLA
Jueves, 24 de marzo 2016, 10:14
Sekulako denboraldia egiten ari dira Hondarribia FE-ko neskak Ohorezko Kadete Mailan. Iazkoan lortu zuten mailaz igotzea eta talde indartsuenen pare ari dira. Miren Gonzalezek, hondarribiarren atzelari zentralak, Euskadiko Selekzioaren deia jaso du eta Caceres eta Asturiaseko faseetan aritu da.
Publicidad
-Nolakoa izaten ari da aurtengo denboraldia?
-Nik Hondarribian jokatzen dut, baita Euskal Selekzioarekin ere eta azkenaldian Realarekin entrenatzen nago. Hondarribiko Futbol Elkartean Ohorezko Kadetean nago eta partida oso onak izan ditugu lehen itzulian. Bigarrenean beherakada txikia izan dugu baina gorantz goaz berriaz.
-Talde igo berria izanik, espero al zenuten horren ondo aritzea?
-Egia esanda ez, baina oso kontent gaude lortzen ari ditugun emaitzekin eta aurrera jarraituko dugu.
-Zein helburu duzue denboraldi amaieran?
-Goian amaitzea espero dugu, ea hirugarren postuan amaitzen dugu edo behintzat lehenengo bost taldeen artean.
-Urte batetik bestera taldea asko aldatu da ala jokalari berdinak zaudete?
-Taldea iazkoaren antzekoa da gutxi gorabehera. Infantil mailako zenbait jokalari igo dira eta kanpotik ere jokalari batzuk etorri dira probatzera.
-Zein postutan jokatzen duzu zuk?
-Defentsaren erdian jokatzen dut nik, zentraleko postuan.
-Zure jokatzeko eragatik, zein jokalariren antza duzu?
-Buf, ez dakit zer esan. Ez dut horren erreferentzia argirik. Sergio Ramosek duen jokatzeko ere gustuko dut. Gutxi gorabehera nirea bezalakoa da.
Publicidad
-Defentsa zentral on batek zer egin behar du zelaiaren barruan?
-Nik uste dut ondo defendatzeaz gain zelaian dezente hitz egin behar duela. Kapitaina izan ez arren, bera baita zelaiaren barruan gauza gehien kontrolatzen dituena, atzean geratzen denak beste ikuspegi bat du eta besteei laguntzen eta orienta-tzen saiatu behar du.
-Hondarribiko taldean kapitaina al zara zu?
-Ez, Ekiñe da gure taldeko kapitaina.
-Aurten Euskadiko Selekzioaren deia jaso duzu. Nola eman zizuten horren berri?
-Realarekin joan nintzen jokatzera eta nik uste horregatik ikusi nindutela. Abisatu zidaten entrenamendu batzuetarako deitu behar zidatela eta horretan jardun eta gero Asturiasera eta Caceresera joan naiz lurraldeen arteko txapelketako faseak jokatzera.
Publicidad
-Sorpresa izan al zen Selekzioaren deialdian zure izena ikustea?
-Bai, egia esateko bai, ez nuen espero.
-Zer moduz joan da txapelketako faseetan?
-Oso ondo, biak gainditu ditugu eta hirugarrenerako sailkatu gara. Ea honetarako ere deitzen didaten.
-Nola gogoratzen duzu debuta?
-Hasieran oso urduri nengoen, baina ondokoak nirekin hitz egiten jarri ziren eta egia esateko asko lagundu zidaten. Oraindik pixka bat urduri joaten naiz baina geroz eta hobeto.
Publicidad
-Ba al dakizu hirugarren fasea noiz eta non jokatu behar den?
-Ekainean dela esan digute, baina ez dakit zehazki non eta zein egunetan.
-Bertan egotea espero duzu?
-Berriz deitzen badidate oso pozik jarriko nintzateke. Egia esan ez dut minutu asko jokatzeko aukera izan baina ezin naiz kexatu, gustura egon naiz.
-Alde handia nabaritu duzu Selekzioaren eta Hondarribiko taldearen artean?
-Bai, baina nik Hondarribikoa naiz eta kitto.
-Datorren urtean Hondarribian jarraitzeko asmoa duzu?
-Bai, noski. Oso gustura nago hemen eta gainera oso maila onean ari gara.
Publicidad
-Realarekin zenbatero entrenatzen duzu?
-Hiru hilero izaten da deialdi hori. Ematen diguten orri batean zehazten dute noiz entrenatu behar den, hilabetean pare bat aldiz normalean. Azken entrenamenduan partida bat jokatzen dugu beste talde baten aurka, amaiera bezalakoa emateko. Lehenengo bi hiru hilabeteetan hautatua izan naiz eta ea hirugarrenean ere aukera dudan. Gauza da Reala nesken kadete mailan ez duela lehiatzeko talderik, teknifikazio jardunaldiak dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión