Borrar

Yolanda Arrieta eta Peru Galbete izango dira Poesia Orduak errezitaleko protagonistak

Irailaren 4an eskainiko dute 'Etxe bat' saioa. Biharamunean egitekoa zen 'Tolesdurak' 2024ko martxora atzeratu da

Jon Agirre

Donostia

Asteazkena, 30 abuztua 2023, 10:28

Comenta

Yolanda Arrieta idazlea eta Peru Galbete abeslaria izango dira datorren astelehenean, irailak 4, antolatu den Poesia Orduak errezitaldiko protagonistak 'Etxe bat' saioarekin. Donostian egiten den ekimenak normalean bi saio izaten ditu programatuak eta aurten ere hala zen, baina parte hartu behar zuten artisten agenda arrazoiak tarteko, atzeratu egin da bigarren saioa.

'Etxe bat' saioa iluntzeko 19:00etan hasiko da Victoria Eugenia club aretoan eta Yolanda Arrietak argitaratzear daukan liburu bateko testuak izango ditu oinarri, Peru Galbeterenak musikarekin lagunduta. Irailaren 5ean Goizalde Landabasok eta Xabier Zeberiok egin behar zuten 'Tolesdurak' emanaldia 2024ko martxoko Poesialdia programan ikusi ahal izango da.

Yolanda Arrieta Malaxetxebarriak (Etxebarria, 1963) aspaldidanik literaturaren inguruko lanetan dihardu, sortzaile eta dinamizatzaile gisa, nahiz eta lehenik Antzerkia eta Kultur eta Gizarte Antropologia eta irakasle ikasketak egin zituen. Pausua eman zuenetik ibilbide oparoa izan du literaturan eta hainbat sari eskuratu ditu, besteak beste 'Argiaren alaba' lanarekin Euskadi Literatura Saria Euskarazko haur eta gazte literatura atalean (2015) edo haurrentzako 'Mari Gonagorri eta hamazazpi berri' liburuarekin Xabier Lizardi saria. Aipatutakoez gain haurrentzako poesia ere jorratu du 'Aho bete amets: ahozko haur poesiaren alde' (Denonartean, 2016) argitaratuz.

Harekin izango da taula gainean Peru Galbete (Usurbil, 1987) Mukuru kolektiboko kide den artista polifazetikoa, konpositorea, abeslaria, pianista, gitarrista eta ukelele jotzailea, besteak beste. Irudigilea ere bada eta horixe egingo du, Arrietak irakurritako testuen lanketa berezia kantuak eta irudiak uztartzen.

Irailean egin ohi den errezitalaren antolatzaileak Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartea dira eta Euskal Jaiak programan txertatzen da. Sarrera doakoa izango da eta gonbidapenak irailaren 1eko goizeko 11:30etik aurrera eskuragai egongo dira Donostia Kulturako webgunean eta Victoria Eugenia antzokiko leihatilan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Yolanda Arrieta eta Peru Galbete izango dira Poesia Orduak errezitaleko protagonistak

Yolanda Arrieta eta Peru Galbete izango dira Poesia Orduak errezitaleko protagonistak