2008 urteko argazkian, Antonio Zavala, Joxemari Iriondo, Ernest Alkat eta Jean Pierre Mendiburu, azken bi horien eta ordurako hila zen Joanes Arrosagarayren liburuen aurkezpenean. LUSA

Xalbadorren eta Iparraldeko beste hiru bertsolariren omenez

Joanes Arrosagaray, Ernest Alkat eta Fermin Mihura bertsolariak omenduko dituzte asteburuan egingo den Xalbadorren Egunean

Martes, 16 de octubre 2018, 10:28

Fernando Aire, 'Xalbador' (1920-1976) Urepeleko bertsolari eta artzaina joan zenetik ia 42 urte igaro badira ere, ez da itzali haren argia. Ezinezkoa litzateke zer-nolako herentzia utzi zuen ikusita, baina azken 15 urteotan bere jaioterrian Xalbadorren Egunarekin egiten ari diren urteroko omenaldiak ere badu zerikusirik horretan. Antolatzaileek diotenez, «berriro ere Xalbadorren itzalak euskara eta euskal kulturaren aldarrikapena ekarriko du Urepelera«.

Publicidad

2018ko Xalbadorren Eguna datorren asteburuan egingo da, urriaren 20 eta 21ean, eta Xalbador gogoratzeko ez ezik Iparraldeko beste hiru bertsolari omentzeko baliatuko da festa. Omenduak, denak zenduak, Joanes Arrosagaray (Aintzile, 1949–1998); Ernest Alkat (Iholdi, 1951–2008) eta Fermin Mihura (Azkaine, 1946–2013) izango dira. Izan ere, antolatzaileek gogoratu dutenez, «Xalbador ez ezik beste bertsolari batzuk eta euskal kultura munduko pertsona ezagun asko gogoratu eta omendu izan da hamalau urte hauetan».

Nahiko gazterik hil ziren hirurak, Xalbador bera bezala, baina arrasto handia utzi zuten, plazetan, bat-batekoan, zein bertso idatzietan. Antonio Zavala zenaren lanari esker bertsolaritzaren memoriaren alde horrenbeste egin duen Auspoa sailean aurki daitezke haien lanak: 'Bihotz barneko solasak' (Auspoa 303, Arrosagaray), 'Ene ezkilen dangak' (Auspoa 307, Alkat), eta 'Bertsuaren eremua' (Auspoa 335, Mihura).

Egitarauari dagokionez, urriaren 20an, larunbatarekin, kontzertua izango da 21:00etan Urepeleko elizan, Baigorriko Lagun Alai koroarekin. Ondoren, afaria eta euskal musika, ezker paretan.

Urriaren 21erako, iganderako, honakoa da prestatu duten egitaraua:

9:00 Xalbadorren etxolara mendi ibilaldia, etxola eta Urepel ezagutuz

10:30 Meza

11:15 Hitzaldia, Ernest Alkat, Joanes Arrosagaray eta Fermin Mihura gogoratuz, Urepeleko eskolan

11:30 Bilboko SALBATZAILE dantza taldearen saioa

Publicidad

13:00 Herri kirolak. Herriko plazan, norgehiagoka Donazaharre (Baxe Nafarroa) eta Mutrikuko (Gipuzkoa) taldeen artean Ikusgarria: sokatira, sega, orga altxatzea eta lasto altxatzea

14:00 Bazkaria eta bertsoak, pilotalekuan

15:30 Haurren txokoa: aurpegia-pintatzeko tailerrak

Ondotik, bertsolariak: Amets Arzallus, Xebastian Lizaso, Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxe, Jose Luis Gorrotxategi eta Xan Alkat

17:30 Erromeria, trikitilariekin

Publicidad

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad