Maite Arroitajauregi, Mursego. morquecho

20 talde eta 46 musikari BECen, 'Bidegurutzean' saio berriaren aurkezpenean

Twitch erretransmisio berezia egingo da, eta BECetik bertatik saioak eskainiko dituzte Gazteak eta Radio Euskadik

Miércoles, 31 de marzo 2021, 11:14

Asteazken honetan, 'Bidegurutzean' saio berriaren aurkezpena egingo da Barakaldoko BEC-en, Bizkaia Arena aretoan. EITBko programa berria apirilaren 7an estreinatuko da, ETB1en eta eitb.eus-en, eta musika izango du ardatz. Euskal Herriko hainbat musikariren elkargune izatea du saioak helburu eta formatu berritzailea dakar, bidegurutzea eta kabina oinarri.

Publicidad

Asteazkenean egingo da saioaren aurkezpena Bizkaia Arena aretoan, musika ekitaldi itxurarekin. Saioan parte hartu duten hainbat talde edo bakarlari izango dira bertan. Zehazki, 46 artista bilduko ditu aurkezpenak, eta musika emanaldi berezi bat ere eskainiko dute. Hauek dira bertan izango diren talde eta bakarlariak: Dupla, Sua, Willis Drummond, Eneritz Furyak, Petti, Liher, Niko Etxart, Oki Moki, Ezpalak, Grises, Gatibu, McOnak, Cobra, Kokein, Mursego, Lorea Tea Party, Amorante, Sara Sozaya, Skakeitan eta Afrika Bibang.

Aurkezpena eta musika emanaldia publikorik gabe izango dira, baina streaming bidez jarraitu ahal izango da, zuzenean, eitb.eus-eus. Ekitaldiaren jarraipen zabala egingo da irrati, telebista eta interneten; izan ere, zuzeneko konexioak egingo dira bertatik, eta han ere egingo dira zuzeneneko hainbat saio.

Horrez gain, EITBk set berezia jarriko du Bizkaia Arenan, eta bertatik egingo da zuzeneko erretransmisioa EITBtwitch kanalaren bitartez, Ainhoa Azkue (Nebukai) streamer-aren eskutik. Ekitaldiak, halaber, jarraipen zabala izango du EITBko sare sozialetan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad