Rapa eta bertsoaren arteko mugan
Hitzetik Hortzera saioan erriman eta inprobisazioan sakonduko dute Haizea Alonso, Iñaki Viñaspre eta Odei Barroso rapeatzaileekin
Sábado, 8 de febrero 2020, 14:12
Euskaraz errimatzen eta inprobisatzen duten guztiak ez dira bertsolariak. 'Hitzetik Hortzera' saioaren igandeko programan Haizea Alonso, Iñaki Viñaspre eta Odei Barroso rapeatzaileekin elkartuko dira horretan sakontzeko, ohiko bertso saioen hautaketa ere eskaintzeaz gain: Pasaiako eta Bilboko saioak. Hitzetik Hortzera, igandean, 15:00etan, ETB1en.
Publicidad
Basearen laguntzaz eta flowa erakutsiz igotzen dira oholtzara rapeatzaileak. Bertso mundua ezagun duten hiru rapeatzailerekin elkartuko dira Gasteizen,'Ekaitz is in da haus' freestyle txapelketa egin den egun berean.
Igandeko Hitzetik Hortzerari esker, gehiago. Haizea eta Iñaki gasteiztarrak dira eta Odei urruñarra. Bakoitzari raperako zaletasuna nondik eta noiztik datorkion jakingo dute. Rapak zein bertsoak errima dute ezaugarri komuna; baina zenbateraino dira antzekoak eta zenbateraino desberdinak? Gainera, euskarazko raparen egoeraren berri ere emango dute.
Bestalde, Arrate Hernandez dantzaria, aktorea eta irrati esataria da. ZuZeu orainkariko 'Bi pareta' podcasta gidatzen du egun; eta hitza hainbeste maite duenak, badu zerbait bertsozaletik ere. Kuttunen artean zein bertsoaldi gordetzen duen jakingo dute igandeko programan.
Tartean, Pasaiako Juanba Berasategi aretoan eta Bilboko 7Katu gaztetxean izandako bertsoaldien hautaketa ere izango da. Hitzetik Hortzera, igandean, 15:00etan, ETB1en; eta astelehenetik aurrera, EITB Nahieran atarian.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión