Las diez noticias clave de la jornada
'La Noche De...'

1.500 saio bete eta erreleboa irudikatzeko omenaldia

28 urtez saioko aurkezle izan ostean Dani Álvarezek hartuko du Félix Linaresen lekukoa apirilaren 18tik aurrera

Lunes, 10 de abril 2023, 12:49

Astearte honetan, apirilak 11, utziko dio Félix Linaresek 'La Noche De...' aurkezteari. Zinema saioaren emisioak 1995eko irailaren 19an hasi ziren eta, ordutik, 1.499 programa izan dira. Beraz, erreleboa irudikatuko duen honekin 1.500eko zifra biribila lortuko du.

Publicidad

Linaresen azken saioa izanik, programa berezia antolatu du EITBk eta, hala, Bilboko Campos Elíseos antzokitik egingo dute. Aurkezleak 28 urteotako ibilbidearen errepasoa egingo du eta programaren une berezi eta esanguratsuenak gogora ekarri. Arratsaldea biribiltzeko lekukoa hartuko duen Dani Álvarezek, hurbileko elkarrizketa egingo dio, orain arte ezagutu ez ditugun bitxikeria eta kontuak hizpide hartuta.

Ez da taulan izango duen konpainia bakarra, zinemagintzako aurpegi ezagunen agurrak tartekatuko baitira saioan: Ramón Barea, Itziar Ituño, Juanma Bajo Ulloa, Eneko Sagardoy, Unax Ugalde, Andoni Agirregomezkorta, Elena Irureta edo Lander Otaola, besteak beste. Eta saioaren ostean, ohikoa den bezala, asteko filma ikusteko aukera izango da. Oraingo honetan Giuseppe Tornatore italiarraren 'La mejor oferta' (La migliore offerta, 2013). Geoffrey Rush, Donald Sutherland, Jim Sturgess eta Sylvia Hoeks ditu protagonista, besteak beste, eta musikak eta arteak garrantzia berezia dute.

Telebistako ibilbidea amaituko duen arren, Félix Linaresek zinemagintzari lotuta jarraituko du 'LND' izeneko podcastarekin. Guztira zortzi atal izango ditu, lehenengo biak entzungai daude jada, eta zinema munduko informazio eta bitxikeriak eskainiko ditu.

Datorren astetik aurrera Dani Álvarez izango da 'La Noche de...' saioko aurpegi berri, martxoa errdialdean iragarri zuten bezala.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad