Borrar
54. Durangoko Azoka

Sasoiko daude euskarazko komiki eta nobela grafikoak

N.A.

Asteazkena, 4 abendua 2019, 13:17

Comenta

«Euskarazko komikien loraldiaz» mintzatu zen Gregorio Muro Harriet orain dela lau urte sortu zuen argitaletxearen udazkeneko eskaintza zabala aurkezterakoan. Eta ondotxo daki zertaz ari den, eragin zuzena baitu sendotzen ari den dinamika horretan. Harriet etxearen bidez, esate baterako, hiru lan argitaratu ditu aldi berean euskaraz eta gaztelaniaz: 'Lotsa eta ahaztea' (bere gidoia eta Alex Machoren marrazkiak); 'Oroiminaren uhartea' (Didier Quella-Guyoten/Sebastien Moric) eta 'Virginia Hill. Emakume librearen egunkaria' eleberri biografikoa (Deville/Girard). Euskaraz sortutako lan guztiz berezi bat ere argitaratu du, 'Joana Maiz', eleberri grafikoa, Yurre Ugarteren gidoia eta Joseba Larratxe 'Josevyski'-ren marrazkiak dituena.

Astiberri etxeak ere egin du ekarpena: Bego Montorioren eskutik, euska­rara ekarri du 'Salto', ETAk meha­txaturiko politikarien bizkarzain izandako baten esperientzia konta­tzen duena, Mark Bellidok idatzia eta Judith Vanistendaelek ilustratua.

Sormenezko lanei dagokienez, bada proiektu bat etxean bide bihurri samarra izan ondoren kanpo­ko merkatuetara ere hedatuko dena: Martin eta Xabier Etxeberria anaia idazleen eta Aritz Trueba ilustra­tzailearen 'Buyan. Herio­tzaren uhartea', Maansi gaztearen bidaia iniziatikoa kontatzen duen liburu mardul eta dotorea, euskaraz egileek beraiek argitaratua.

Alde askotatik da interesgarria Txalapartak argitaratu duen 'Antzara Eguna' liburua. Fikzioaren eta komikiaren baliabideen bitartez, Harkaitz Cano gidoilariak eta Adur Larrea ilustratzaileak lortu dute oso hurbileko egitea 1984­ko azaroaren 20an tiroz hil zuten Santi Brou­ard pediatra eta politikari abertzalea.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sasoiko daude euskarazko komiki eta nobela grafikoak