Las diez noticias clave de la jornada
Amancay Gaztañagak, Iraia Elias eta Erika Olaizola, Victoria Eugenia atean. USOZ
Donostia Antzerkia Saria | Kamikaz Kolektiboa

«Sariak hurrengo proiektua modu duinean sortzeko oinarria emango digu»

Kamikaz Kolektiboak taularatutako 'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi' antzezlana nabarmendu du 23. Donostia Antzerkia Sariak

Jon Agirre

Donostia

Martes, 21 de febrero 2023, 14:21

Donostia Antzerkia Sariaren 23. edizioan «aho batez» nabarmendu du epaimahaiak Kamikaz Kolektiboa eta Ttak teatroak sortutako 'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi' antzezlana, astearte honetan jakinarazi dutenez. Obrako hiru antzezleak, Amancay Gaztañaga, Iraia Elias eta Erika Olaizola, «oso pozik» azaldu dira «sormen-prozesua zerotik euskaraz egin izana baloratzea gauza ederra delako».

Publicidad

Antzezlana sortzeko egun eta asteak hiruentzat bereziak izan dira, elkarrekin lan egiteko lehen aukera izan baita. «Gure buruari zer kontatu nahi genuen galdetzeko espazio bat sortu ahal izan dugu, beti jolasaren eta umorearen bitartez material hori antzezlan bilakatuz. Modu naturalean bizi izan dugu eta jasotako feedback-a oso polita izan da», adierazi du Olaizolak.

Sormen prozesua oso kreazio kolektiboa izan dela azaldu dute eta kide orok askatasun handia izan duela lantzen ari zirenaren barruan otutakoa aportatzeko. Zaintza erdigunean jarrita, bidean Azpeitiko Kulturaz Kooperatibak emandako «laguntza eta babesa» nabarmendu nahi izan dute hiruek. Alde batetik ekonomikoki, baina bereziki denbora horretan eskainitako konfiantzagatik. «Dinamo sormen-espazioko ateak ireki zizkiguten eta bertan sortu ahal izan genuen gure pedrada hau aurrera atera ahal izateko», azpimarratu du Olaizolak.

Hala, 'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi' antzezlana Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, martxoaren 27an, 19:30ean aurkeztuko da Victoria Eugenia. Obra antzeztu aurretik izango da sari-banaketa: 12.000 euroko dirulaguntza hurrengo sorkuntza-antzezlana finantzatzeko eta Ramon Zubiarrain artista donostiarraren akuarela bat. Kamikaz Kolektiboaren & Ttak teatroaren lana ikusi ahal izateko gonbidapenak martxoaren 26an jarriko dira eskuragarri antzokiko leihatilan 11:30etik aurrera.

Obraren datuak

  • Izena: Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi.

  • Konpainia: Kamikaz Kolektiboa & Ttak teatroa.

  • Aktoreak: Amancay Gaztañaga, Iraia Elias eta Erika Olaizola.

  • Iraupena: 70 minutu.

  • Publikoa: Gazteak, 14 urtetik gora.

  • Generoa: Komedia garratza.

Agerraldian Jon Insaustik Donostiako Kultura eta Euskara zinegotziak sariaren balantzea egin zuen, «jada bere tokia eta bere publikoa» lortu dituen ekimena. Aurkeztutako datuen arabera, 2022an 25 antzezlanen 52 emanaldi izan ziren Donostian eta orotara ia 11.000 ikusle bildu zituzten, bakoitzean batez beste 208 pertsona. «Datuak lagun ditugu», baloratu zuen pozik Insaustik.

Publicidad

Iaz Donostian eskainitako euskarazko obrak 25 izan baziren ere, horietatik hemeretzi ziren oinarrietan zehaztutako baldintzak betetzen zituztenak, hau da, konpainia profesional batek antzezlana lehendabiziko aldiz Donostian eskaintzea. Horiek guztietatik epaimahaiak «aho batez» saritu du antzezlana «taula gainean erakusten duen irudiak indar handia» duelako eta «obraren lengoaia artistikoak azken emaitzari» egindako ekarpenagatik.

Ez da erabakia hartzerakoan nabarmendu duten bakarra. Jantziak, maskarak eta bestelako baliabideak «oso originalak» izateaz gain, «asko adierazten» dutela azpimarratzen du ebazpenak, Amancay Gaztañagak bere hitzartzean nabarmendua ere. «Jantzitegiak diru asko kostatu du, obrak behar batzuk ditu eta oso argi genuen hor indar asko jarri behar genuela».

Publicidad

Antzezlanaren abiapuntua fikzioaren norabideari buruzko hausnarketaizan zen, betiere «komediatik eta jokotik»

Azkenik, hiru antzezleek taulan erakusten duen konplizitatea goraipatu zuen epaimahaiak, baita obra antzezterakoan «indarrez, umoretsu eta irudimenez beterik» taularatu izana. «Edozein ideia eszeniko taula gainean gauzatu daitekeela erakutsi dute», amaitzen du.

'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi' obra fikzioaren norabideari buruzko hausnarketa batetik abiatu zen, zehazki plataforma digital bateko serie batek sustatua. «Fikzioak nora garamatzan, zein fikziok duen botere gehien eta zer kontatzen diguten, bereziki zein den emakumezkoaren papera istorio horietan eta, ondorioz, gizonezkoarena». Hiru sortzaileen esanetan gizarteko imajinarioan eragin nabarmena du, baita Eliasek zehaztu bezala «gure gorputz eta begiradetan». Horregatik hausnarketa egiteko galderak bota nahi izan dituzte eztabaida mahai gainean jartzeko, betiere «komediatik eta jokotik».

Publicidad

Aurkezpenean esan bezala, obra «komedia garratza» da eta 14 urtetik gorako gazte zein helduentzako dago pentsatua.

Proiektu berriak eskuartean

Olaizolak Kamikaz Kolektiboak egindako ibilbidea azaltzeko baliatu du prentsaurrekoa. «Ibilbide oso polita egiten ari gara eta hau urrats bat gehiago dada, sariak aukera ematen digu aurrera begira proiektatu ahal izateko zer egiten jarraitu edo zer kontatu nahi dugun». Hala, sortzaileek aurreratu dutenez epe motzera bi ekimen dituzte buruan. Batetik, kaleko antzerki bat; eta, bestetik, antzerki barrurako izango den «handiago» bat. Lehena saria jasoko zutela jakin aurretik lantzen hasi ziren eta uda honetan estreinatuko da Zarauzko Kalerki jaialdian. «Gogoa geneukan antzerkia kalera ateratzeko, euskarazko testua daukan antzerkiak espazio bat izateko behar bat zegoela ikusi dugu», azaldu du Gaztañagak. Eta, era berean, kolektiboari «esperimentatzeko» aukera bat emateko eta lehen eskutik ikusteko ea kaleko antzerkia «falta den ala aukera gutxi dituen, ea mugimendua ematen diguten».

Bigarren proiektua Donostia Antzerkia Saria eskuratu zutela jakitean hasi ziren biribiltzen. «Hemendik bi urtera edo aurkeztu nahiko genuke, martxan gaude jada». Bien bitartean, 2023an zehar 'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi' antzezlana taularatzen jarraituko dute

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad